GR hamar: gertu samar
Motxila bizkar gainean hartu, eta hamabost bat egunez mendian barrena ibiltzea erabaki dugu. GR-10 delakoa egingo dugu, Euskal Herriko Pirinioetako toki historiko, magiko eta mitologikoetatik igaroz, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako Pirinioak gurutzatuz.
Bidea Hendaian hasiko da. Lehen egunean, bertako hondartzez eta Abaddia gaztelu inguruko eremu zoragarriez gozatu ahal izango dugu. Hala ere, hurrengo hamabostaldian izango dugun ibilaldi luzea denez, ongi neurtu behar dira esfortzua eta eguzkiaren azpian egingo ditugun orduak. Izan ere, sorbalda aldea errez gero, motxilak egingo digun minak ibiltzea eragotziko digu.
Hendaia-Olheta
Esan bezala, ibilbidea Hendaian hasiko da, itsasoaren mailan. Honela, Biriatura gerturatuz, pixkanaka-pixkanaka igotzen hasiko gara. Biriatu igaro bezain laster, igoera polit baina aldapatsua izango dugu. Baso artetik joango gara, Ibardingo muinora iritsi arte. Ibardingo merkataritza eremuari erreparatu gabe, aurrera jarraituko dugu, Olhetara iritsi arte. (18 km, 6 ordu 30 min)
Olheta-Ainhoa
Olhetan lo egin ostean, gora abiatzen da ibilbidea. Lehen ordu eta erdian aldapan gora joango gara, Ihizelai tontorrera iritsi arte, izerdi ederra aterata. Ondoren, beherantz jaitsiko gara Sararaino, Larrungo tren-estaziotik igaroz. Saratik, paraje lauetan barrena, Ainhoara iritsiko gara. Lapurdiko ohiko arkitektura agertzen duen herri turistiko ezagunenetakoa dugu Ainhoa. Atseden hartzeko leku aproposa da, eta bertan elikagaiak erosi ahalko ditugu. (21 km, 6 ordu 20 min)
Ainhoa-Esteban baserria
Hirugarren egunean ibilbide motza dugu. Ainhoatik abiatu, eta 10 km besterik ez dugu egin behar. Hala ere, bide guztia aldapa gora dela gogoan izan behar dugu. Patxadaz joango gara, Ainhoako Andre Mari baselizatik igaroz, Esteban baserrira. Sasoiko egonik, hurrengo etapa ere egin genezake egun berean, hura ere motza baita. Hartara, eguna borobilduko genuke. (10 km, 3 ordu 30 min)
Esteban baserria-Bidarrai
Ibilbide motza eta laua da. Abiapuntua nahiko garai dagoenez, ibilbideak ez du aparteko aldaparik, tarte samurra da, beraz. Artzamendi-ko tontorraren ingurutik igaroz, azken ordu erdian Bidarraira jaisteko aldapa besterik ez dugu izango. (9 km, 3 ordu 30 min)
Bidarrai-Baigorri
Hasiera latza duen eguna. Iparla mendira igotzeko, 100 m-ko garaieratik Iparlako gaineko 1044 m-ra igo behar dugu. Ondorengo kilometroetan garaiera horietan ibiliko gara, azkenean, Baigorrira aldapa pikoa jaisteko. (17 km, 6 ordu 45 min)
Baigorri-Donibane Garazi
Gaurkoa ere egun gogorra dugu. Hala ere, igoera ez da hain neketsua, eta pixkanaka igoko gara. Baigorritik Munhoa-ra igoera lasaia eta malkar handirik gabea da. Munhoatik Donibane Garazira, berriz, jaitsiera latza izango dugu. (18 km, 5 ordu 45 min)
Donibane Garazi-Ezterenzubi
Ibilbide motza da zazpigarrena. Hala ere, atseden hartzeko behar-beharrezkoa izango da, ezin baita hurrengo egunarekin lotu. Bide erdian Handiaga tontorrerako igoera txiki bat izan arren, erraz eta azkar egingo dugu tarte hau. (9 km, 4 ordu)
Ezterenzubi-Bagargiko mendatea
Bide luzea izango dugu. Baina, era berean, Euskal Herriko txokorik miresgarrienetako batean ibiliko gara: Irati-ko basoan. Pixkanaka, lehen kilometroetan, Pirinioen gogortasuna nabarituko dugu, Iratiko basoaren mugara iritsi arte gorantz eta eguzki galdatan ibiliko baikara. Irau-ko lepora iritsitakoan, ibilbide laua izango dugu, eta, era berean, Iratiko Jentilen eremuan barrena ibiliko gara Bagargira edo Iratiko txaletetara iritsi arte. (23 km, 9 ordu)
Bagargiko-Laugibar
Bi aukera ditugu, Eskailerak mendiko tontorrera igo, edo Bagargitik Ugatze lepora zuzenean jaitsi. Dena den, Ugatze lepora iritsi behar dugu, ondoren, pixkanaka, Mendikotxiaga-tik Laugibarra jaisteko. Bide luze baina arina da, dena beherantz egin baitezakegu. (13 km, 7 ordu 15 min)
Laugibar-Santa Grazi
Ibilbide motza bai, baina poliki-poliki egin beharrekoa. Alde batetik, malkarrak erritmoa baretuko digulako, eta, bestetik, Euskal Herriko paraje bitxienetako bat igaroko baitugu: Holtzarte-ko arroila. Laugibarretik gorantz joko dugu etengabe, Holtzarteko zubia igaroz. Anhau-ko tontorrera iristen garenean, malkar pikoa jaitsiko dugu Santa Graziraino, eta han itzulerarako atseden hartuko dugu. (10 km, 6 ordu 45 min)
GR-10a Hendaia eta Perpignan lotzen dituen ibilbide luzea da. Hemen, Euskal Herrian egiten duen bidea azaldu dugu. Gogoaren eta indarraren arabera, Pirinioen iparraldeko isuria ezagutzeko aparteko aukera da. Santa Grazitik aurrera jarraitu edo etxera joan, norberaren esku dago.
Pirinioak I. 1.000 igoera (Hendaiatik Somportera). 1992. Elkar arg. Miguel Angulo.

LIBURUA