GPS-aren komeriak

Hona hemen gidari burugogor batek eragindako pasadizo surrealista. Gidariak, 80 urteko gizon alemaniar batek, bere GPSaren aginduak zintzoegi jarraitu zituen eta istripua izan zuen Hanburgo inguruan, obretan zegoen autobide batean sartu ondoren. GPSak adierazitako bidea jarraitzearren, gidariak ezikusiarena egin zuen errepide sarrerako bide seinaleen eta barrikaden aurrean, eta hondar piloaren kontra jo zuen Mercedes autoarekin.