Goya´s ghosts (Los fantasmas de Goya) **

Goya´s ghosts (Los fantasmas de Goya) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goyas-ghosts-los-fantasmas-de-goya/@@download/image/68p54-5.jpg
2006/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Milos Forman. Aktoreak: Javier Bardem, Natalie Portman, Stellan Skarsgard, Randy Quaid. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2006. Iraupena: 106 minutu.
68.zenbakia
Goya´s ghosts (Los fantasmas de Goya)   **
Aktore talde paregabea biltzen du Amadeus filmaren egileak Francisco de Goya pintore handiaren bizipenak aletzen dituen drama historiko hutsal honetan. Espainiako errege Karlos IV.aren gorteko pintore nagusia da Goya XVIII. mendearen bukaeran. Lorenzo apaiz fanatikoak pintorearen musa nerabea salatu, eta Inkisizioaren esku utziko du. Urte batzuk geroago, Napoleonen armadak Espainia inbadituko du eta Goya eta Lorenzoren patuak gurutzatuko dira berriz. Arras aldatu da Lorenzo, baina. Independentzia Gerraren sasoian maisulan finenak pintatuko ditu Goyak. Gidoi kaskar eta sinesgaitz baten erruz arrunkeriaren lokatz artean hondoratzen da Milos Forman interesgarria melodramatxo honetan. Topikoz jositako foiletoi kaskarra baino ez da.