Goya sariak, doako bekadun bila

"Lan eskaintza; Goya sarietan bekadun moduan aritzeko aukera, arropazain, VIP gonbidatuen laguntzaile edota atezain moduan. 3. edota 4. mailako unibertsitateko ikasleentzako deialdia. Soldata: 0 euro. Ostaturik gabe". Onartuko zenukete halako lan eskaintzarik? Espainiako Goya sarietarako bekadunen eskaintzak haserreak piztu ditu, doako lanaren abusua agerian utziz. Dena ez baita glamourra zinemaren munduan; atzetik prekarietate bortitza dagoela argi utzi dute eskaintzarekin.
Hain zuzen, ikasleek lan eskaintza salatu dute, lan horiek soldata, gizarte segurantzan alta ematea eta ostaturako aukera izan behar dutela aldarrikatuz. Kazetaritza, Ikus-entzunezkoak, marketin eta harreman publikoak eta publizitatea ikasten duten ikasleak dira. Baina, lan eskaintzan zehaztutako lan postuek ez dute gradu unibertsitariorik behar; beraz, bekadun horiek ez dituzte praktikan jarriko beren ikasketak. Gainera, lan horietako asko gauez egingo direla ere salatu dute. Zer iruditzen zaizue?