Goya euskaldunenak

Goya euskaldunenak Euskal zinemaren presentzia inoiz baino indartsuagoa izango da biharko Goya Sarietan; prest al duzu kiniela? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goya-euskaldunenak/@@download/image/1485970618_450649_1485975483_noticia_normal.jpg
2018/02/02
berria
Euskal zinemaren presentzia inoiz baino indartsuagoa izango da biharko Goya Sarietan; prest al duzu kiniela?
Goya euskaldunenak
Iritsi da unea; hartu krispetak, eseri sofan, eta asteburuko eguraldi kaxkarraz ahaztu. Larunbatean, Goya Sarien gala hasiko da! Eta kalera irteteko grina baduzu, Donostiako Trueba Zineman gala jarraituko dute zuzenean. Plan ederra, sari eta guzti!
 
 
Aurtengo edizioa bereziki interesgarria da euskaldunentzat; Moriartik ekoitzitako Handia da faborito handienetako bat, 13 izendapenekin. Horrekin batera, Nur eta herensugearen tenplua-k, animaziozko film onenaren hautagaitza lortu du. Eta ez hori bakarrik; aurtengo Goya Sarietako kartela, Ruben Barriga diseinatzaileak egin du!
 
 
Hemen duzue ranking-a; adi, Twitterren  #GaztezuloHandiak13 erronka bota baitugu! Zenbat Goya buru eramango ditu Handiak? Asmatzen duenak, sari erraldoia eramango du!
 
 
1) Film onena
2) Zuzendari onena (Arregi eta Garaño)
3) Jatorrizko gidoi onena (Arregi, Andoni de Carlos, Garaño eta Jose Mari Goenaga),
4) Jatorrizko musika onena (Pascal Gaigne)
5) Aktore berri onenarena (Eneko Sagardoi)
6) Produkzio zuzendaritza onena (Ander Sistiaga)
7) Argazki zuzendaritza onena (Javier Agirre Erauso)
8) Muntaketa onena (Laurent Dufreche eta Raul Lopez)
9) Zuzendaritza artistiko onena (Mikel Serrano)
10) Jantzi diseinu onena (Saioa Lara)
11) Makilaje onena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre)
12) Soinu onena (Iñaki Diez eta Xanti Salvador)
13) Efektu berezi onena (Jon Serrano eta David Heras)