Governors: Ahotsa abestiaren %60 da

Rock panzer baten indarra du Governors taldearen Itxaron beharra ez da itxaropena lehen lanak. Diskoko abestiak entzuten dituenak hezur-haragitan antzemango du astindu hori. Ekon eta Fjord taldeetan aritutako Juan Sangre kantari arrasatearra da Governors-eko gobernadore nagusia. Hona hemen bere hitzak.
Google-n Governors izena bilatzen hasiz gero, Kaliforniako gobernadore Arnold Schwarzenegger da agertzen lehena Nahasketa bitxia sor liteke, ezta?
Governors bururatu zitzaizkigun izenetako bat baino ez da. Nire ustez, taldeak egiten du izena, eta ez alderantziz. Izen apropos baten bila genbiltzan gure musika indartsu eta zuzenarentzat, eta Irlandako birararako bi aste falta zirenean, aukeren artean erabaki beharra genuen. Schwarzenegger? Hark jendea aulki elektrikoan hiltzen du, eta guk musika egiten dugu. Jendeak jakingo du bereizten
Nonbait irakurri dut Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dela Governors. Egia da?
Hainbat komunikabidetan hori esan dute, eta neurri batean egia da, Fjord desegin zelako sortu bainuen Governors taldea. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi talde bat bestearen jarraipena denik. Egia da Fjorden bigarren diskorako sortu nituen pasarte batzuk berreskuratu ditugula, baina abesti gehienak propio egitasmo honentzat sortutakoak dira.
Abestiak entzunda, begibistakoa da asko zaintzen duzuela abestien barne garapena, intentsitateak...
Denetarik dago, abestietako batzuk duela urte eta erdi sortu nituelako, eta beste batzuk, berriz, diskoa grabatzeko hilabete bi falta zirenean. Adibidez, Zikloa-k asko zaindutako eta landutako abestia ematen du, baina konposatutako azkena izan zen.
Gitarra riffak, konponketak eta soloak ere oso irudimentsuak dira. Gitarraren alde hori nabarmentzeko asmoa zenuten grabazioan?
Bai, disko indartsu eta gitarreroa nahi genuen. Alde batetik, konposizioa asko zaindu dugu, eta horregatik, riff, konponketa eta solo onak bilatu ditugu. Bestetik, estudioan asko landu dugu gitarraren soinua, elementu guztiak elkartzerakoan soinu indartsua edukitzeko. S.A. taldeko Jimmy aritu da ekoizle lanetan, eta berari asko gustatzen zaizkio mota honetako produkzioak, gitarra altu eta potenteei protagonismoa emanez. Jimmy laguna dugu, eta egia esan, oso ondo ulertzen dugu elkar.
Nolako garapena ikusi duzu zure buruarengan Ekon taldetik hasi, Fjord-etik segi, eta Governorsera heldu arte?
Argi dago etengabe ikasten ari zarela, eta mundu honetan urte batzuk pasatu eta gero, badakizu zer gustatzen zaizun eta zer ez Gustuko dut gauza berriak frogatzearen ilusio hori sentitzea, disko berri bakoitzarekin emozionatzea
Ekon-en diskoetan bezala, gobernadore guztiak berdin jantzita ateratzen zarete diskoaren kontrazalean. Zuzenekoetan ere gauza bera egingo duzue?
Bai. Txandal eta zapatilekin jantzitako gobernadorerik imaginatzen ez genuenez, izenari irudia bilatu genion, eta hauxe bururatu zaitzaigun. Ekon taldearekin bezala, geure burua itxuraldatzeko modua da; izan ere, musikari guztiok dugu aktore puntu bat, eta transformazio hori janzkerarekin hasten da.
Neubat-eko Libek parte hartu du diskoan. Zer bilatu duzue harengan?
Entzun nuen lehen momentutik, ikaragarri gustatu zitzaidan. Liberen ahotsak vibrato sinestezina dauka. Orainaldia abestian bere ahotsa primeran geratuko zela pentsatu nuen, eta horrela izan da; bestalde, barietatea ematen die ahotsei.
Ahotsak aipatu dituzu: melodiak oso zainduta daude, benetan...
Eskerrik asko; poztu egiten nau ahotsa gustatu izanak. Ahotsari musikari adinako denbora eskaini diot, eta adibidez, abesti batzuetan ahotsaren melodietatik irten da musika bera. Alderdi hori oso garrantzitsua da abesti batean: ahotsak aspergarri edo bizi-bizi bihur dezake abesti bat, bizia eman diezaioke kantari, amorru guztia atera, edo alderantziz, kanta erabat hil. Ahotsa abestiaren %60 da.
Egoera ikusita, zuen musikak zabalkunde handiagoa izango du internetez, cd-en bitartez baino. Horretarako prest zaudete?
Talde guztiok badakigu hori. Kontua da nahikoa saltzea, beste disko bat egin ahal izateko. Interneten alde ona eta txarra hori da: diskoen salmentak behera egin duela, baina era berean, garai batean heldu ezin gintezkeen lekuetara iristen garela gaur egun.