Governors

Governors https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Governors
Taldeak urtarrilaren 24an Bilboko Santana aretoan eman zuen kontzertu berezia eskuragarri dute zaleek. 2006tik martxan dabilen taldeak atseden hartzeko garaia heldu dela uste du, eta, Su Garaian izeneko CD eta DVDarekin urte horietako ibilbidearen testigantza utzi dute. Taldearen bosgarren diskoa da, eta Governorsen zuzeneko indartsua biltzen duen lehena. Disko berria aurkezteko tartea hartuko dute, eta, ondoren, atsedenaldia hartzeko asmoa dute. Lasai, ordea, 2017an disko berri batekin bueltatuko direla aurreratu baitute.