Gotzon Mantuliz: "Guztiok merezi dugu bigarren aukera"

Gotzon Mantuliz: "Guztiok merezi dugu bigarren aukera" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gotzon-mantuliz-quotguztiok-merezi-dugu-bigarren-aukeraquot/@@download/image/2009647371gotzo_1362692686.jpg
2009/06/05
elkarrizketa
Berangoar gazte honek Patagoniako azken itsasargia konkistatu du berriki. Eta horrekin batera, baita ehunka ikusleren bihotzak ere. Orain presta zaitezte bere irribarre gozoaren aurrean amore emateko.

Reallityetako parte-hartzaileek nahi adina ligatzen omen duzue. Egia al da?
Lehengoarekin alde nabari da, baina seguru batzuek guk baino askoz gehiago ligatzen dutela!

Zer da errazagoa: programa osoan inmunitatea izatea ala lehen golpean ligatzea??

Programa osoan inmunitatea izatea ezinezkoa da, hortaz…

Gaur gaueko laguna uste baino kaxkarragoa da ohean. Zer egin: nominatu edo Patagoniara haizea hartzera bidali? 
 
Nominatu egingo nuke. Guztiok merezi dugu bigarren aukera, ezta?

Kanpaleku pobrearen morboa edo logelako epela nahiago?

Kanpaleku pobrearen morboa? Kar, kar… Sekulako kiratsa, itokinak, hotza… Nire logela nahiago!

Konkistatzaile izan zaren aldetik, zer du Jack Sparrowk (Pirates of the Caribbean) faltan eta zuk soberan?

Erantzuna ez da erraza. Edukazio ona, akaso?

Larrutan egin duzun tokirik arraroena, eta bereziena?

Edozein leku berezia izan daiteke.

Maitasun gau baterako Original Soundtrack-a: Bob Marley edo Patagoniako kilkerren hotsa?

Patagoniako kilkerrak eta ilargi betea. Bob Marleyren doinuak beste momentu baterako gordeko nituzke.

Zerk du zapore txarragoa, polentak edo noizbait jasotako kalabazak?

Kanpaleku pobrean hainbeste egun eman eta gero, nork esango, baina polenta hotza edatera ohitu egin nintzen. Pentsa, haren falta sentitzen hasia naiz!

Konkista handiena egina duzu edo egiteke?

Egina dut.

Non dago ligatzeko aukera gehiago, Euskal Herrian edo munduko azken puntako itsasargian?

Itsasargi horretan pinguinoak besterik ez daude, hortaz, eta diotena diotela, Euskal Herrian errazagoa da.

Sexu kontuetan, norekin duzu antzekotasun gehiago: Robinson Crusoerekin (maitasunaren naufragoa) edo Pou anaiekin (beti bide berrien bila)?

Pou anaiekin.