Gotzon Huegun eskultoreak 'Arbasoak' erakusketa zabaldu du
Gotzon Huegunen (Donostia,1972) Arbasoak erakusketak eskultoreak egindako lan esperimentalaren azken hamarkada irudikatzen du, zurezko tailuen diziplina berreskuratzea, eguneratzea eta kokatzea. Moztutako zuhaitzetatik egindako muralak eta eskulturak daude bertan, eta lotura sinbolikoa ezartzen du egilearen arbasoen eta bere sorkuntza artistikoaren artean.
Erakusketaren izenburuak berak islatzen duen moduan, basoaren eta Huegunen arbasoen arteko bizi-harremanari eskainitako omenaldia da. Hauek zuhaitzak mozten aritzen ziren, eta Huegunek artelan bihurtu ditu gero. "Basoa oso lotuta dago nire bizitzarekin haurtzarotik heldutasunera arte. Nire izatearen sakontasunarekin konekta naitekeen lekua da", azaldu du Huegunek.

"Basoaren esentzia bisuala harrapatzen duten lanak" ikusteko aukera izango dute bisitariek: goroldioak, likenak, pitzatutako motzondoak eta udazkeneko euriak.
Gotzon Huegunen Arbasoak Arte Gunea irailaren 30era bitartean bisitatu ahal izango da Donostiako Zaragoza Plazako hirugarren zenbakian.
