'GOT' telesaileko azken denboraldia, odoltsuena

'GOT' telesaileko azken denboraldia, odoltsuena Freskatzeko gogoz? Harresiaz bestaldeko mundu izoztuan geratuko denaren berri dugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/got-telesaileko-azken-denboraldia-odoltsuena/@@download/image/game-of-thrones-final-season-8-poster.jpg
2018/07/04
berria
Freskatzeko gogoz? Harresiaz bestaldeko mundu izoztuan geratuko denaren berri dugu!
'GOT' telesaileko azken denboraldia, odoltsuena

Badakigu luzea egiten ari zaizula Game Of Thrones telesailaren azken denboraldirako itxaronaldia; oraindik urtebete gelditzen da, baina lasai, itxaron bitartean pixka bat animatzeko badugu gertatu daitekeenaren inguruko informazioa!

Sofie Turnerrek (Sansa Stark) hainbat detaile aurreratu ditu bere sare sozialetan. Hala, adierazi du azken denboraldian denak jarriko direla harresi izoztuaz bestaldekoei begira, eta ados jartzen ez diren talde txikiak egongo diren arren, azkenean denak batu beharko direla aurkari izoztuei aurre egiteko saiakeran.

Horrekin batera, aktoreak adierazi du hau izango dela guztietan denboraldirik odoltsu eta ikaragarriena; dirudienez, Ezkontza Gorria anekdota hutsean utziko dute datozen gertakariek. Eta noski, zoritxarrez, gustuko ditugun pertsonaia askori esan beharko diegu agur. Drama eta heriotza eztandarako prest? Animo, gutxiago falta dela!