Gose-triskantzak

Gose-triskantzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gosetriskantzak/@@download/image/2012531960Hamburgesa_Chad_Ettmueller.jpg
2012/12/13
berria
Hanburgesa jaten ari zela, ahoa toperaino zabaldu nahi eta... masailezurra dislokatu du Floridako 38 urteko Chad Ettmueller gazteak; dislokatze bikoitza, Emory Memorial ospitaleko parte medikuaren arabera. Ez baitzuen edonolako hanburgesa eskatu, Wicked (deabruzko) izenekoa baizik: bost haragi puska hiruna gazta xerrarekin. Egun osoa mokadurik gabe pasatu ondorengo antsietatea garesti ordaindu du, ebakuntza batekin hain justu.