Gose Vic-eko 'Mercat de Música Viva' azokan

Gose Vic-eko 'Mercat de Música Viva' azokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gose-viceko-mercat-de-musica-viva-azokan/@@download/image/20119129096530516_goseSR_foto610x342.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 14tik 18ra izango da Vic-en, Katalunian, 'Mercat de Música Viva' azoka ospetsuaren 23. edizioa. Parte hartuko duten taldeen artean Gose talde arrasatearra ere bertan izango da.

Irailaren 16an, ostiralean, izango da, Goseren txanda Kataluniako Vic herrian antolatu duten azokan. Sidonie, Russian Red, El Pets, Split 77, Los delinquentes eta Sfdk-ren mailako taldeak ere parte hartuko dute euskaldunekin batera.Irailaren 17an, berriz, Bartzelonan izango da Gose, Euskal Etxeak antolatutako ekitaldian, arratsaldeko 20:00etan.