Gosaltzea garrantzitsua da baina…

Baita eguneko lehen otordua egiteko denbora nahikoarekin esnatzea ere! New Jerseyko (AEB) irakasle bat 111 aldiz joan da berandu lanera, gosaria aitzakia jarrita. Urtetan gertatu da, eta zigortzat soldata gabe uzteak ezertarako balio izan ez duenez, nagusiek Arnold Anderson 90 egunez kaleratzea erabaki dute. Irakasleak lasai hartu du erabakia, eta esan du klaseak ondo emateko ondo gosalduta hasi behar duela eguna, eta aurrerantzean horretarako tartea hartuko duela berandutu gabe.