Gorririk ez alturan

Gorririk ez alturan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorririk-ez-alturan/@@download/image/zur_lur_ezpaine_1372768728.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Gorririk ez alturan
Ezpainak gorriz margotzea debekatu die Turkish Airlines-ek enpresarentzat lan egiten duten azafatei. Europako laugarren airelinea handienak azkazaletako esmaltea ere baztertu du, pastel tonutan oinarritutako makillaje naturalak bezeroekiko komunikazioa errazten duela argudiatuta. Langile sindikatuak neurri mugatzaile hauek gaitzetsi ditu Gobernuaren balore erlijioso eta kontserbatzaileen isla direla salatuz.