“Gorri isila”

“Gorri isila” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorri-isila/@@download/image/27p14-2.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Amaia Mitxelena
Miren Aranburu Ensemble
27.zenbakia
Zerbait gertatzen da herri honetan: nonahi jazz jaialdiak ditugu, urtero sekulako izarrak etortzen dira… eta hala ere, oso gutxi dira etxean sortutako jazz proiektuak. Horregatik da hain eskertzekoa Gaztelupeko Hotsak disketxeko Errabal azpizigiluak hau bezalako diskoa karrikaratu izana. Jean Louis Hargous-ek sorturiko bederatzi doinu dira diskoaren oinarri nagusi, Ines Machado eta Maite Aseginolazak konposatutako piezak ahaztu gabe. Maila polita dute denek, sorkuntzan eta interpretazioan. Baina egia esan, ez da harritzekoa, Miren Aranbururen ahots jostalariaren atzean dagoen taldea ikusita: Iñaki Salvador, Gonzalo Tejada, Victor Celada… Dream Team, ala?