Gorrek homologatutako maskara gardenak eskatu dituzte

Komunikazioa mugatu digu koronabirusak, batez ere, maskara janztea derrigorrezkoa bilakatu denetik; baina, irudikatu une batez gorrak diren pertsonak zenbateraino isolatzen dituen normaltasun berri honek. EuskalGorrak elkarteak salatu duenez, maskarek, manparek eta distantziak inkomunikazioan murgiltzen ditu gorrak diren pertsonak.
Hain zuzen, gorrentzat ezinbestekoak dira ahoarekin eta aurpegiarekin egiten diren zeinuak komunikatzeko orduan; maskarek, ezinezkoa bilakatzen dute ezpainak irakurtzea edota hitz egiterakoan egindako soinuak bereiztea. Horregatik, instituzioei laguntza eskatu diete homologatutako maskara gardenak egiteko.