Gorputzeko azala mihise

Gorputzeko azala mihise Artista batzuk beren estiloagatik ezagutzen ditugu, ezaugarri bereizgarriak dituztelako; izan trazua, koloreen erabilera edota bere lanetarako hautatzen dituzten gaiak. Batzuk mihisetzat aukeratzen dituzten materialek bereizten dituzte, eta horixe da Randa Haddadin artistaren kasua, gorputzeko azala erabiltzen baitu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorputzeko-azala-mihise/@@download/image/margolaria.jpg
2021/08/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

 

Artista batzuk beren estiloagatik ezagutzen ditugu, ezaugarri bereizgarriak dituztelako; izan trazua, koloreen erabilera edota bere lanetarako hautatzen dituzten gaiak. Batzuk mihisetzat aukeratzen dituzten materialek bereizten dituzte, eta horixe da Randa Haddadin artistaren kasua, gorputzeko azala erabiltzen baitu.
Gorputzeko azala mihise

Randa Haddadin ezaguna da sare sozialetan bere izterrean margotzen dituen marrazkiak direla eta. Irudi zehatzak eta detalledunak egiten ditu, loreak edo arkitektura dutenak sarritan, eta tatuajeen itxura izaten dute. Bere hitzetan, "neure azalean margotzea teraupetikoa da".

Jatorri jordaniar eta errusiarra du Dubain bizi den artistak eta, hamarkada batez arkitekturan aritu ostean, margotzen eta marrazten aritzen da bete-betean: "Arkitekturan aritu nintzen arlo artistikotik gertuen dagoena delako, hazi nintzen tokian ez baitzegoen Arte Ederrak ikasteko aukerarik. Azken finean, arkitektoak ere diseinatzaileak gara". 

Bere irudimenaren bidez bidaiatzea du gustuko eta betidanik marraztu izan du azalean. 2006an hasi zen egindako marrazkiak partekatzen eta jarraitzera animatu zuten guztiek. Marrazkiak behin-behinekoak izateak eta garbialdi baten ondoren desagertzeak askatasuna ematen diola sentitzen du: "Horrek sormen prozesuan arreta jartzera behartzen nau; lerroak, nola sentitzen den arkatza nire azalean, emaitza saltzeaz edo mantentzeaz arduratu beharrik gabe. Oroitzapena mantentzeko, argazkia ateratzen dut eta besteekin partekatu". Artista emozionaltzat du bere burua, gogo-aldartea ardatz duena, eta "lan arin baina biziak" sortzen dituena.

Ia 200.000 jarraitzaile ditu Instagramen eta horietako batzuk bere marrazkiren bat ere tatuatu dute euren gorputzean. Zer iruditzen zaizkizu bere lanak? Tatuajeren bat egingo al zenuke?