Gorputz bat baldin baduzu, atleta zara: Kirolaren bitartez emakumea ahalduntzeko Nike markaren apustua

Gorputz bat baldin baduzu, atleta zara: Kirolaren bitartez emakumea ahalduntzeko Nike markaren apustua Carmen Zolman, Nike marka ezaguneko diseinatzailea, proiektu baten ideia bera ere pentsatzeari ekin aurretik emakumeak entzuten hasten da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorputz-bat-baldin-baduzu-atleta-zara-kirolaren-bitartez-emakumea-ahalduntzeko-nike-markaren-apustua/@@download/image/Nike-M-Stages-of-Life-Scrapbook1-5.jpg
2020/09/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Carmen Zolman, Nike marka ezaguneko diseinatzailea, proiektu baten ideia bera ere pentsatzeari ekin aurretik emakumeak entzuten hasten da.
Gorputz bat baldin baduzu, atleta zara: Kirolaren bitartez emakumea ahalduntzeko Nike markaren apustua

Zolman Nike marka ezaguneko diseinatzailea da eta entzuten jakin ez balu ez zuen aurkituko Ekialde Ertaineko nerabe askok ez dutela igeri egiten, ez dutelako herrialdeko arauak betetzen dituen jantzirik eta aldi berean, uretan mugitzeko egokiak direnik. Emakume hauei modu aktiboan entzuteari esker 2017. urtetik Nike marka bere historiako ahaleginik garrantzitsuena egiten ari da bere diseinuen fokua aldatzeko eta gorputz motza guztietara egokitzeko. 

Urte hartan Zolman eta bere taldeak Nike Plus Size merkaturatu zuten, modu orokortuan neurri handiagoen alde eginez. Ez zen zerbait berezia bezala saltzea bilatzen, besterik gabe lehendik ez zeuden neurriko kirol bularretakoak gehitu ziren, 90 modelo ezberdin eta 7 mota. 


Gorputz bat baldin baduzu, atleta zara izan da azken urteetako markaren mantra. Honela, emakume eta neskato guztiek kirola egin nahi badute, hau ahalbidetzea da helburua diseinatzaileak dioenez. 

Zolman-ek emakumeei burutzen dizkien elkarrizketetako hitzak aldaketa sozialerako arma bilakatzen ditu. Estimulu hauek jantzi berri bilakatzen ditu. Futbolean adibidez, Nike-k sekulako ahalegina egin du forma femeninoetara bere arropa egokitzeko. 

2019ko emakumezkoen Mundialetan parte hartu zuten 24 taldetatik 14 Nike-ek babestuak izan ziren. Babestu zituen talde bakoitzak bereziki emakumeentzat diseinatutako uniformeak zituzten. 


Kirola eta amatasuna
Emakumea batzuren bizitzan amatasuna jazoera handienetako bat da. Psikologikoko eta fisikoki gorputza eraldatzen du haurdunaldiak mundura bizitza bat ekartzeko. Haurdunaldi ostean ere, ama izan den emakumearen fisikoa jada ez da berdina. 

Haurdun dauden emakumeek horregatik kirola egiteari utzi behar al diote? Ezezko biribila da erantzuna. Orduan, zergatik ez da beti emakume hauek eroso kirola egiteko arropa aurkitzen? Nike (M) bilduman arazo honi irtenbidea eman zioten Nike-eko diseinatzaileek. Haurdun zeuden eta ez zeuden 150.000 emakumeren datuak alderatu zituzten horretarako. 


Ama eta atleta profesionalak ziren hainbat emakumerekin ere hitz egin zuten Nike (M) bildumako lau piezak merkaturatzeko. Helburua jantzi hauen bitartez emakumeek euren gorputzetan eta kirolarekin duten harremanean jasan duten edo jasango dituzten aldaketak ulertu eta onartzea da. 

Yoga gorputz guztientzat 

Nike ohartu zen emakume batzuk euren jantzietan aldaketak egiten zituztela erosoago egoteko. Honen aurrean erakundearen erantzuna neurri gehiago merkaturatzea eta oihalak hobetzea izan da yoga gustura egin dezan egin nahi duen orok.

Izan ere, gorputz osasuntsu bat ez baita argal eta gihartsu bat soilik. Osasuntsu egoteko beste mila modu daude: Gorputz guztiak izan daitezke gorputz aktiboak. Mugimenduarentzako diseinatzea erronka ederra da. Materiala gorputzetara egokitzen saiatu behar dugu, dio Zolman-ek.