Gorotzak erregai

Gorotzak erregai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorotzak-erregai/@@download/image/20111182388Toilet_Bike_Neo.jpg
2012/12/13
berria
Toilet Bike Neo ibilgailuak giza hondakinak erabiltzen ditu erregai gisa. Diseinatzaileek eserlekuaren tokian komuna jarri diote triziklo motordun honi eta hortik aurrera... beharrak asetzea besterik ez dago! Oraindik ere ezagutzera eman ez duten prozesu bati esker, motorra gai da gorotzak (kaka, era gordinean esanda) erregai gisa hartu, martxan jarri eta ganorazko abiadura hartzeko. CO2 isurtzeak murrizteko saiakera etsitua?