Gorka Urbizuk 'Hasiera bat' diskoa kaleratu du

Gorka Urbizuk 'Hasiera bat' diskoa kaleratu du Hamar kantuz osatutako diskoa da eta asteazkenean egingo du jendaurreko aurkezpena. Zuzeneko kontzertuak izango direla aurreratu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorka-urbizuk-hasiera-bat-diskoa-kaleratu-du/@@download/image/GUdonezprom08_Ibai_Arrieta.jpg
2024/01/15

Argazkiak: Ibai Arrieta

Diskoaren azala: Ander Xabier Tejadas

Hamar kantuz osatutako diskoa da eta asteazkenean egingo du jendaurreko aurkezpena. Zuzeneko kontzertuak izango direla aurreratu dute.
Gorka Urbizuk 'Hasiera bat' diskoa kaleratu du

Berri Txarrak taldeak 2018an iragarri zuen etenaldi mugagabea eta 2019ko azaroan eman zuen azken kontzertua. Ordutik ekoizpenean aritu da Gorka Urbizu eta hainbat talderekin ere kolaboratu du. Zaleak bere kantu berrien zain zeuden, ordea, eta iritsi da eguna. Musikari lekunberriarrak Hasiera bat diskoa kaleratu du, bere izenean argitaratutako lehena. 

Hamar kantuk osatzen dute bilduma: Maitasun batTeoria bat, Tren bat, Toki bat, Janela bat, Kolore bat, Lilura bat, Etxe bat, Sute bat, eta Besterik ez.

Soinu geruzak gehitu ordez, "kantuak eranzteko, husteko, kimatzeko" hautua egin du disko honetan. Urbizuk "ikusmenak itsututa gaudela" dio, eta diskoak bost zentzumenekin entzuteko gonbita egiten du, gelditu eta barnera biltzeko, soiltasunaren sakonaz eta edertasunaz gozatzeko.

Kataluniako Guissona herriko Teatre de ca l’Eril-en grabatu du lana eta Jordi Matas izan da ekoizpen, grabaketaren eta nahasketaren arduraduna. Masterizazioa, berriz, Dave Cooley-k egin du Los Angelesen. Grabazio sesioetan honako musikariak izan ditu bidelagun: Jordi Matas, Joan Pons, Ferran Palau eta Ildefons Alonso Ildu.

'Teoria bat' kantua irudiez lagunduta
Diskoaren kantuetako bat irudiz jantzita dator. Alexander Cabeza Trigg zinemagileak sortu du Teoria bat kantuaren bideoa. Iazko udan diskoaren grabaketa egiten ari ziren antzokian izan zen dokumentalista gaztea, bertan gertatzen ari zena ikusi eta filmatzeko. Hori da bideoan jaso duena, bertan arnastutako giroa eta musikarien arteko konplizitatea.