Gorka Otxoa: “Lehenengoan atera nuen gidabaimena"

Gorka Otxoa: “Lehenengoan atera nuen gidabaimena" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorka-otxoa-lehenengoan-atera-nuen-gidabaimenaquot/@@download/image/86p60otxoa1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: GAZTEZULO. ARGAZKIAK: EITB.
Duela urte batzuk, Vaya Semanita saioan ezagutu genuen Gorka Otxoa aktorea. Gaur egun Cuatro telebista kateko Cuestion de sexo programan ari da, gidatzeko baimena atera nahian ari den gazte baldar bat antzezten. Madriletik erantzun dizkigu galderak. 

Zenbagarrenean atera zenuen gidabaimena? Lehenengoan atera nuen, 18 urterekin. 15 bat klase edo hartu nituen.


Autoeskolan zer ez da egin behar? Kasu egin behar zaio irakasleari, eta bestela… ahal duzun egin.

Madrilen gustura egoteko… Santa Ana plazako terrazetara joaten naiz, egunkaria irakurtzera.


Madrilen ez zinateke sartuko… Santiago Bernabeu estadio inguruko tabernetan.



Kalean gelditu zintuzten azkeneko aldian… Atzo, Malagan. Argazkia egin nahi zuten nirekin batera.
Pote bat ordaindu zizuten azken aldian… Oso noizean behin gertatzen da; ezaguna izatearen alde ona da.



Menua presta ezazu Madrilera bisitan joan zaizkizun lagunentzat... Oso sukaldari txarra naiz. Beraz, kanpora eramango nituzke jatetxeren batera… eta gero, parranda.


Nola topatuko lukete zure etxea? Oso hankaz gora? Ez, nahiko txukun, bi emakumerekin bizi naiz eta… Nahiko txukun.

Komunera zer eramaten duzu irakurtzeko? Komunean ez naiz irakurketazalea. Azkar bukatu, eta kitto.
Eta ohera? Hurrengo egunean grabatu beharreko sekuentzien gidoiak. 

Aurtengo oporrak. Non? New Yorkera joango naiz, lagun baten etxera astebetez, eta gero kostaldera joango naiz, lan kontuek uzten badidate, noski 
Azken parranda itzela. Non? Almerian, joan den astebukaeran. Parranda ona egin nuen, bai.