Gorka (Banda Batxoki): Ondo pasatzeko egiten dugu hau, ez aberasteko

Txantreako Banda Batxoki taldeak kalean du hirugarren diskoa. Orain arte bezala, copyleft lizentziapean atera dute eta, beraz, euren webgunean deskarga daiteke. Gorka bateriarekin hitz egin dugu eta zer edo zer gehiago kontatu digu.
Hirugarren diskoarekin ere gerrari zatozte: 'Bake garaietarako borroka kantak'.
Ba, egia esateko, ez da apropos egindako zerbait. Hiru urte generamatzan diskorik atera gabe eta, justu, atera genuenean, orduantxe hasi ziren azken boladako mugimendu berriak Euskal Herrian. Diskoaren izenak garai berriei, modu batean edo bestean, erreferentzia egin behar ziola pentsatua genuen aldez aurretik eta, azkenean, hau atera da...
Guztira, 19 kanta, eta bertsio bat baino gehiago tartean.
Bai, batzuk bai. Tijuana in Blue-ri adibidez, aurreko diskoko azken kantan ere egin genion keinu bat eta horri jarraipena eman nahi genion hirugarren honetan, pixka bat gehiago landuta. Bestalde, Franco Battiatoren 'Voglio vederti danzare' abestia ere moldatu dugu, taldearekin behin baino gehiagotan izan gara Italian, Erroman, eta abesti klasiko horri beste ikutu bat emateko gogoa genuen, gure bandaren ikutua.
Zuen disko guztiak Copyleft lizentziapean argitaratu dituzue, eta zuen webgunetik deskarga daitezke. Zergatik hautu hau?
Guk hau ondo pasatzeko egiten dugu, ez aberasteko. Gutako bakoitzak badu bere lana eta hau afizioa da. Diruarekin ez daukagunez ardurarik, hau da gure mezua ahalik eta gehien zabaltzeko modu egokiena.
Gainera, kasu honetan irabazien parte bat Eguzki Irratiak jasoko du, ezta?
Orain dela urte batzuk, Eguzki irratiak emititzeari utzi behar izan zion arazo ekonomikoak tarteko. Finantziazioa indartzeko, sostengu kanpaina bat jarri zuten martxan eta eguzkide figura sortu zuten. Guk ere gure ekarpena egin nahi dugu, ea zerbait lortzen dugun, ez dadin berriro gertatu.
Zuek bezala beste talde asko atera dira eta ateratzen dira Txantreatik. Zer du auzo honek?
Gazteria. Hori dago Txantrean. 'Txantrea barrio conflictivo' dioen mito horren atzean, errebeldia gaztea dago, ezinegona, gauzak aldatzeko gogoa. Indar edo energia hori bideratu egin behar da eta, askotan, ba bai, musikatik kanalizatzen da.
Zuek egiten duzuena musika baino gehiago ikuskizun musikala dela diozue.
Nahiko argi dugu eta beti onartu dugu musikalki nahiko kaskarrak garela. Horregatik, mozorroak eta halakoak erabiltzen ditugu ikuskizun erakargarria egiten saiatu eta ahulgune musikala orekatzeko. Musikaz gain, beste zerbait eskaini behar dugu.
Ze asmo duzue datozen hilabeteetarako?
Jarraitu nahi dugu gure musika eta mezua zabaltzen. Egia da lotura pertsonalen arabera gabiltzala pixka bat, baina momentuz baditugu kontzertu batzuk: martxoaren 19an, adibidez, Iruñerrian joko dugu, eta martxoaren 26an Altsasun.