Gorka Aginagalde: "Malko errazekoa naiz"

Gorka Aginagalde: "Malko errazekoa naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorka-aginagalde-quotmalko-errazekoa-naizquot/@@download/image/35p48-2.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Aktorea. "Airbag"  filmean guardia zibil baten rola egindakoa eta Sobradun antzerki taldeko kidea. Gasteiztarra. Zirikatzailea. Segapotoa "nikotina
bezalakoa da" aktore honentzat. Gasteiz-Madril ibilbidea maiz egiten du,
eta maletan, begiak estalzeko zapia, tapoiak eta liburu bat ezinbesteko ditu.

Arrunt laket dut: Gauza asko! Bat esatekotan, aktore izatea, nire lana.

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Aznar. Joan dadin AEBetara, Bush-enera!


Lasaigarri zait: Emaztearekin egotea. Kanpotik etxeratzen naizenean, maleta ireki eta hozkailura joaten naiz.

Sutan jartzen naute: Demokrata intoleranteek, gezurrak esaten baitituzte.


Gustura irakurri nuen: Javier Cercasen "Soldados de Salamina"; oso liburu ona da.

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Antonio Altarribarren "Contratiempos" liburua. Askotan hasi naiz irakurtzen...


Bertutea: Maitagarria naiz.

Akatsa: Ez dakit ezetz esaten.


Ametsa: Zoriontsu izatea.

Amesgaiztoa: Komunikabideen intoxikazioa. Gezurti hutsak dira.


Barre algara eragiten dit: Lagunarteko giro umoretsuak.

Negargura ez dut urruti: Maite dudan pertsona bati zerbait gertatuz gero. Negar errazekoa naiz.  


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ateak jo ditut eta, oro har, ondo erantzun didate.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Ezezkoak ere mordoxka jaso ditut.


Urrea: Jack Lemmon-entzat; onena zen. Zahartutakoan bera bezalakoa banintz, pozik.  

Ikatza: Aznarri! Espainiako aktore askok ere ez dute parean ikusi nahi.


Hatzak zupatzen ditut: Olio on eta gatz askorekin egindako arrautz frijitua bezalakorik ez dago!

Gogoko ez dudan jakia: Tripakiak ezin ditut parean ikusi.


Dirua ordainduko nuke:  Buruan dabilkidan eta, oro har, dabilkigun pertsona bat isilarazteko.

Ez nioke xentimorik ere emango: Esplotatzaileei. Antzerkian ere bat baino gehiago dabil.


Udazkenari zera eskatzen diot: Lana eta etxean gehiago egoteko aukera, atzera eta aurrera asko ibiltzen naiz eta.
Orbelak ondo estal ditzan: Munduan eta hemen, bakea lortzeko trabak jartzen dituzten guztiak.