Gorbataren derrigortasuna bertan behera Zeelanda Berrian

Gorbataren derrigortasuna bertan behera Zeelanda Berrian Rawiri Waititi parlamentari maoria parlamentutik bota zuten gorbata ez janzteagatik; azkenean, Waititiri arrazoia eman diote. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gorbataren-derrigortasuna-bertan-behera-zeelanda-berrian/@@download/image/_116877862_mediaitem116877861.jpg
2021/02/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Rawiri Waititi parlamentari maoria parlamentutik bota zuten gorbata ez janzteagatik; azkenean, Waititiri arrazoia eman diote.
Gorbataren derrigortasuna bertan behera Zeelanda Berrian

Aste honetan, Rawiri Waititi Zeelanda Berriko parlamentaria gorbatarik gabe agertu da parlamentuan; horren ordez, hei tiki izeneko lepoko maoria jantzi zuen. Sartu eta berehala, Trevor Mallard parlamentuko presidenteak hitza ukatu zion Waititiri, "janzkera kodea urratzeagatik", Waititik parlamentua utzi behar izan zuen.

Gorbatarik ez eramateko Waititiren hautua ez zen kasuala izan; hain zuzen, janzkera kode horiek "inposaketa kulturala" direla salatzeko ordezkatu zuen tela zatia hei tiki lepoko maoriarengatik: "Eztabaida ez da gorbata soilik; gorbataren auzia herrialde honetan gaizki dauden kontu guztien isla besterik ez da". 

Gauzak horrela, Mallardek gorbataren derrigortasuna bertan behera uztea erabaki du, eta hemendik aurrera, hautazkoa izango da bere erabilera. Waititiren esanetan, maori guztien "garaipena" da erabakia, Zeelanda Berriko parlamentua indigenena ere bilakatzeko pauso txiki bat.