Goraintziak buruko minari!

Zer litzateke Las Vegas ajerik gabe! Baina, erne, Hangover Heaven izeneko autobusa ondoeza arintzera dator eta. Akabo buruko minak, goragaleak, zorabioak. Zerbitzu mugikor honek parrandaren ondorioak 45 minututan sendatzen ditu, hori diote behintzat. Rehidratazioa, bitaminak, seruma... dena Mandalay Bay kasinoaren parean aparkatuta. Gauzak hainbeste erraztuta, juergak ez du meriturik!