Gora euskal zinea!

Gora euskal zinea! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
albiste-laburra
Gora euskal zinea!
Hilaren 23tik 29ra bitartean egingo da Lekeitioko 37. Zine Bilera. 70eko hamarkadan euskara eta ikus-entzunezkoen mundua uztartzeko asmoz sortutako jaialdiak etapa berri bati eman zion iaz hasiera: Ordura arte sormenezko argumentuzko eta dokumentalik onenak saritzen baziren, orain filmik onena, zuzendaritza, ekoizpena, gidoia eta argazkia saritzen dituzte amateur eta profesional mailetan. Aurten bigarrenez, Gazte 22 sari berezia ere banatuko dute, eta lehen aldiz, Antzar Morea aipamen berezia emango diote genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lanari.