'Gora bizitza' ikuskizun berria prestatu du Kerobia taldeak

'Gora bizitza' ikuskizun berria prestatu du Kerobia taldeak Gernika-Lumon egingo dute lehen kontzertua, bihar. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gora-bizitza-ikuskizun-berria-prestatu-du-kerobia-taldeak/@@download/image/kerobia.jpeg
2023/12/22
Gernika-Lumon egingo dute lehen kontzertua, bihar.
'Gora bizitza' ikuskizun berria prestatu du Kerobia taldeak

Kerobia taldeak birari ekingo dio berriz Gora Bizitza izeneko ikuskizun berriarekin. Taldeak iragarri duenez, abesti elektrikoenak kantu akustikoekin nahastuko dituzte, eta sorpresak ere izango dira. Asmo bakarra dutela azaldu dute: entzuleek eurekin batera abestea. "Gure musika zuei gehiago hurbildu nahi dizuegu, zuzenean, artifiziorik gabe", adierazi dute. 

Hitzordu hauen berri eman dute oraingoz: abenduaren 23an, bihar, Gernikako Jai Alain; urtarrilaren 11n, Bilboko Kafe Antzokian; otsailaren 16ean, Azpeitiko San Agustinen; martxoaren 22an, Logroñoko Sala Fundicionen; martxoaren 23an, Madrilgo Sala Vestan; apirilaren 19an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Emanaldietarako sarrerak hemen eskura daitezke.

Gabonen aitzakian, pack oparia ere sortu dute: Bilboko Kafe antzokian urtarrilaren 11n izango den kontzerturako bi sarrera eta irudi berriarekin egindako kamiseta. 

Birako diseinu berria Arrate Rodriguezek egin du.