Gor zigiluak Berri Txarrak taldearen jarraitzaileek proposaturiko abesti onenak bilduko dituen CD +

Gor zigiluak Berri Txarrak taldearen jarraitzaileek proposaturiko abesti onenak bilduko dituen CD + https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gor-zigiluak-berri-txarrak-taldearen-jarraitzaileek-proposaturiko-abesti-onenak-bilduko-dituen-cd--dvd-bat-kaleratuko-du-urrian/@@download/image/20108178605Berri_Txarrak_Hasiera.jpg
2012/12/13
berria
Gor zigiluak Berri Txarrak taldearen jarraitzaileek proposaturiko abesti onenak bilduko dituen CD +
Berri Txarrakek 10 urte eman zituen disketxe nafarrarekin lanean eta hain zuzen ere denbora tarte luze hartan –1997tik 2007ra bitarte– egindako musikaren "lagin duina" osatu nahi du orain Gor-ek, beti ere taldearen oniritziarekin eta zaleen inplikazioa bermatuta.

Denak ez du balio. Singles 1997-2007 honek urrian ikusiko du argia Zertarako Amestu dokumentala jasoko duen DVDarekin batera.
20 abesti inguru biltzea da asmoa, tartean deskatalogatuta edo aurkitzeko zail xamar dagoen kantu bat edo beste. Baina taldekideek ezinbestekotzat jo dute aukeraketa horretan jarraitzaileen iritzia aintzat hartzea eta, horrexegatik, parte hartzeko deialdia luzatu du Gor-ek: zure ustez Berri Txarraken lehendabiziko urteetako 15 kantu onenak diren horiek zerrendatu eta bidali proposamena gordiskak@yahoo.es helbidera.
Abuztuaren 31ra bitarte mezua bidaltzen dutenen artean taldekideek sinaturiko 10 disko zozkatuko dituzte.
Taldea gustuko baduzu, bere hasierako ibilbidea duintasunez laburbiltzeko lagungarria izango zara.