Google Play Books

Liburu elektronikoak irakurtzeko Googlek eskaintzen duen aplikazioa. Google Play dendarekin konektatuta dago, beraz, liburuak zuzenean eros ditzakegu. Gainera, orain, gure diskoan ditugun artxiboak ere (PDF eta EPUB formatuetan) aplikaziora igotzeko aukera dakar. Modu honetan, Android sistema duen edozein gailutik zein ordenadore batetik hemen sartuta, gure liburutegia eskuragarri izango dugu.