Google-k aldaketak egingo ditu bere algoritmoan kalitate eskaseko edukia bere bilaketetan emaitzetatik ezabatzeko

Google-k aldaketak egingo ditu bere algoritmoan kalitate eskaseko edukia bere bilaketetan emaitzetatik ezabatzeko Bilatzaileak kalitate txarrereko lekuak ezabatu nahi ditu bere emaitzetatik erabiltzailea informatzeko helburuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-k-aldaketak-egingo-ditu-bere-algoritmoan-kalitate-eskaseko-edukia-bere-bilaketetan-emaitzetatik-ezabatzeko/@@download/image/L_5b14fecf9ec65_shutterstock_Google_3.jpg
2022/08/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bilatzaileak kalitate txarrereko lekuak ezabatu nahi ditu bere emaitzetatik erabiltzailea informatzeko helburuz.
Google-k aldaketak egingo ditu bere algoritmoan kalitate eskaseko edukia bere bilaketetan emaitzetatik ezabatzeko

Google-n misioa argia da: erabiltzaileek bilatzen duten aurkitzea. Ez du axola bilatzen duzuna Tokion oporrak nola igaro den ala objektu hegalari ezezagunen agerpenak… bilaketa bakoitzean Google-k erronka garrantzitsua izan ohi du: segundo gutxitan erabiltzaileari erakusteko edukirik onenak azaltzea.

Hau lortzeko Google-k etengabe aztertzen ditu orrialdeak eta algoritmo konplexuak erabili lehenengo postuetan zer azaldu erabakitzeko. Bilatzaileak bere lana nahiko ondo egiten badu ere, ez da hutsezina.

Google-k bere zerbitzua hobetzeko aldaketak iragarri ditu. Honela, informazio mamitsua edo garrantzitsua erakusten ez duten webguneak bere emaitzetatik ezabatuko ditu. Eduki erabilgarria soilik azaltzea da helburua pertsonei informatzen laguntzeko asmoz. Eguneraketa honekin eduki originala ez dena edo kalitate baxukoa ez da bilatzaile ezagunaren emaitzetan agertu ere egingo.