Google-ek Viagogo atariari iragarkiak ipintzea debekatu dio

Google-ek Viagogo atariari iragarkiak ipintzea debekatu dio Aurrekaririk gabeko neurria da eta pausu bat gehiago kontzertu eta kirol ekitaldietako sarreren espekulazioaren aurka. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-ek-viagogo-atariari-iragarkiak-ipintzea-debekatu-dio/@@download/image/5c8ae61b2500000d04c9d45b.jpeg
2019/07/18

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Aurrekaririk gabeko neurria da eta pausu bat gehiago kontzertu eta kirol ekitaldietako sarreren espekulazioaren aurka.
Google-ek Viagogo atariari iragarkiak ipintzea debekatu dio

Aurreko urtean Ingalaterrako Futbol elkarteak eta industria diskografikoak elkar harturik eskutiz bat bidali zioten Google-i Viagogo atariari iragartzea debekatzeko eskatuz. Viagogok sarreren birsalmentan oinarritzen du bere negozioa eta bere iragarkiak sarrerak saltzen dituzten web gune ofizialen parean azaldu ohi zen. Birsalmentekin amaitzeko helburuz igorri zitzaion Google-i eskutitza eta multinazionalak arrazoia eman die. Honela, Google-ek Viagogo-ri debekatu egin dio bere publizitate sisteman iragarkiak ipintzea.

CMA (Competition and Market Authority) eskudun organismoak 2018an ekintza legalak burutu zituen Viagogo-ren aurka, esanez bere jokabideek kontsumitzaileen babesaren aurka egiten zutela. Ikusirik atari honen praktikak ez direla aldatu ordutik (informazio osatugabeak, gehiegizko prezioak, ziurtasun falta sarreren baliotasunean...) Google-ek egindako eskariei erantzutea erabaki du eta atari polemikoa bere iragarkietatik kanporatu du.

Debeku hau pausu garrantzitsua da sarreren birsalmentaren aurkako borrokan. Neurri hau Erresuma Batuan hartu bada ere, mundu osoan aplikatua izango da. Beraz, albiste onak dira guztiontzat, bai kultur eta kirolzaleentzat, artistentzat, promotoreentzat, sarreren salmenten puntu ofizialentzat eta baita, kirol zein musikarentzat ere oro har.