Google-ek ez du nahi zu Google-etik ateratzea

Google-ek ez du nahi zu Google-etik ateratzea Bilatzaileko hiru kontsultetatik bakarrak amaitzen du beste webgune batean. Inoiz baino erantzun azkar gehiago erakusten baititu bilatzailean bertan erabiltzaileek beste webguneetan klik egin ez dezaten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-ek-ez-du-nahi-google-etik-atera-zaitezen/@@download/image/257203-buscador-google-anade-tendencias-respuestas-rapidas.jpg
2021/03/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bilatzaileko hiru kontsultetatik bakarrak amaitzen du beste webgune batean. Inoiz baino erantzun azkar gehiago erakusten baititu bilatzailean bertan erabiltzaileek beste webguneetan klik egin ez dezaten.
Google-ek ez du nahi zu Google-etik ateratzea

Google-ek ez du Google-etik atera zaitezen nahi. Eta ez bakarrik ekosistemari dagokionez, bere bilatzailetik ere ez du inora joaterik nahi. Orain dela urte batzuetatik hona izugarri murriztu ditu bilatzailetik kanpora egiten diren klik kopurua; eta azken urtean jada hiru bilaketetatik bakarrak amaitu du hirugarrengo baten webgunean. 

Joera honen atzean arrazoi ugari daude, baina argi dagoena da horren ondorioz online negozio asko pikutara joan direla. Google-ek erantzun azkar horiekin, webgune jakin bateko testu jakin bat azpimarratzen du, erabiltzailearen galderari erantzuna emateko webgunean bertan sartu beharrik gabe eta bertan klik egin beharrik gabe. 2013an hasi zen joera honekin, Google-eko algoritmoak eguneraketak sartu zituenean, zeinak testu zatiak nabarmentzen hasi zen. Ordutik ez da geratu eta aldaketa dirudienez geratzeko iritsi da. 

Eguneraketa hauen ostean webgunea askok euren trafikoan beherakada izugarria nabaritu dute. Baina Google-i interesatzen zaiona erabiltzaile kopurua da, ez erakundeak. Hori dela eta, nabarmentzearen joera honekin erabiltzaileak bilatzailean gehiago egotea lortzen du, euren galderak bertatik atera gabe erantzunez. 

Orain arte, Google, informatzeko bilaketa azkarretan erdiratu da. Iaztik ordea, erakunde garrantzitsuei eragiten hasi dela dirudi. Adibidez, hegaldiak ikusi litezke zuzenean bilatzailetik atera gabe Google Travel bitartez. Bertan agentziek eta hotelek euren eskaintzak gehitu ditzakete doan. Modulo hauek bilaketetan txertatzen badira, booking.com bezalako webguneei zuzenean eragingo liekete. Honela, orain negozio bilaketetan ere muturra sartzen ari da Google. Dirudienez bere bilatzailea zerbitzu askotarikoak eskaintzen dituen bat izatea nahi du. Monopolioa eskuratzea ote bere azken helburua?