Google-k bilaketen emaitzetan informazioa ezabatzeko aukera emango du

Google-k bilaketen emaitzetan informazioa ezabatzeko aukera emango du Google-k tresna berri bat txertatuko du datu pertsonalen babeserako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/google-ek-bilaketen-emaitzetan-informazioa-ezabatzen-utziko-du/@@download/image/acastro_191014_1777_google_pixel_0004.0.0.jpg
2022/05/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Google-k tresna berri bat txertatuko du datu pertsonalen babeserako.
Google-k bilaketen emaitzetan informazioa ezabatzeko aukera emango du

Google, bere erabiltzaileei, informazio pertsonala ezabatzeko aukera eskaintzeko lanean dabil. Aukera interesgarria izan liteke, erabiltzaileei euren datu eta informazioa babesteko kontrol gehiago eskainiko bailieke.

Google-k iragarri duenaren arabera, Internet eboluzio konstantea da eta horregatik bere pribatutasun eta segurtasun arauak ere eguneratu beharra daude. Egun, konfidentziala edo pertsonala den informazioa aurkitu liteke, bada horren gainera kontrol gehiago esleitu nahi dio erabiltzaileari.

Honela, harremanetarako kontaktuetako informazioa ezabatu ahal izango da, hala nola, telefono zenbakiak, e-mailak edota helbide fisikoa. Horretarako, erabiltzaileek eskari bat bidali beharko diote Google-i, eta bertan zein informazio konfidentzial kentzea nahi luketen azaldu beharko lukete eta baita horiek azaltzen diren URL-en zerrenda bidali ere. Hori bai, informazioa Google-eko bilatzailetik ezabatuta ere Internet-ek ez litzateke ezabatuko.