Goodbye Country, Hello Night Club

Groove Armadaren musikak ez zaitu zur ta lur utziko. Musika elektronikoaren barruan dagoeneko behin eta berriro erabilitako formulak erabiltzen dituzte; reggae-duba, breakbeata, hip-hopa, jazz-soula, popa... nahastu, moztu eta itsatsi. Ezer berririk ez. Non dago desberdintasuna? Besteetan disko osotik kantu bakarrak merezi duen bitartean, Groove Armadaren disko berriko kantu guztiek dute gure denbora preziatuari tarte bat lapurtzeko merezimendua. Ez zara zahartuko.