“Good times 2”

“Good times 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/good-times-2/@@download/image/20p15-1.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
19.zenbakia
Nola da posible? Urteotan guztiotan amak engainatu nau. Orain jakin dut fuck Londonen Norman eta Joey izeneko anaiak ditudala. Egia esan, somatzen nuen zerbait. Musika zaletasun berdinak ditugu; soula, reggaea, funka, discoa, housea... dantza egitea asko gustatzen zaigu denei, eta sound system-etan musika jartzea da gure bizio handiena (beraienak "Good Times" izena du). ADN berdina dugula frogatzen du bilduma honek. Azal zuria dut nik, eta beltza beraiek, baina berdin dio, hobe horrela. Orain ulertzen dut zergatik gustatzen zaidan horrenbeste iluntasuna.