“Good God Heavy Funk” ***

“Good God Heavy Funk” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/good-god-heavy-funk/@@download/image/77p76GoodGod.jpg
2007/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
77.zenbakia
James Brown abeslariak abenduan utzi gintuen, eta guk uste baino mantsoago kaleratzen ari dira bere omenezko diskoak; bere kanta ezagunenak jasotzen dituzten bildumak, aldiz, espero baino azkarrago. Funk musikaren bultzatzaile nagusi zenak bertsio eta sampler kontuekin zuen eskuzabaltasuna kontuan hartuta, bere abestien bertsioekin osatutako ehunka disko kaleratuko zirela uste genuen. Oinordekotza arazoak, agian. Orain aurkeztutako  bilduma honetan, talde ezezagunek egindako bertsioak daude, eta jatorrizkoekin alderatuta, agerikoagoa da James Brownen eta bere kideen balioa.