Gontzal Bilbao (Ama Say): "Kontzertu kultura desagertzen ari da"

Ama Say taldea 90eko hamarkada hasieran sortu zen Ortuellan. Esan Ozenkiren eskutik single bat, zuzeneko CD txiki bat eta bi disko luze argitaratu ostean, taldeak agur esan zigun 1995ean. Hamabi urte geroago bueltatu ziren agertokietara, eta joan den abenduan aurkeztu zuten disko berria: 'Ren Fan'. Gontzal Bilbao bateria jolearen eskutik jakingo dugu gehiago.
Zer gertatzen da utzia zuen talde batek 12 urte eta gero bueltatu nahi izateko?
Egoera bereziak. Topo, anaia, Bartzelonan bizi da, baina lana lortu du hemen eta astero hona etortzeko aukera du. Entseguak egin ditzakegu eta horrela hasi ginen hilabetean behin-edo kontzertuak ematen. Gero, denborak eraman gintuen disko berria ateratzera.
Baina, zergatik piztu zitzaizuen berriz arra?
Anaia eta biok abiatu genuen, Karlos Alonso baxu jole ohiarekin, Ama Say proiektua. Sekulako garaia izan zen, eta horrexegatik eduki dugu denbora honetan guztian oso presente. Baina, esan dezagun, orain arte ez direla baldintza edo testuinguru egokiak eman bueltatzeko.
90eko hamarkadako taldeak itzultzea egungo eszena krisian dagoenaren sintoma izan daiteke?
Ez! Gaur egungo taldeak kristorenak dira, oso onak, sekulako sormena dago. Gertatzen dena da zaila dela kontzertuak lotzea eta abar baina oso maila altua dago. Itzuli gara egoerak hona ekarri gaituelako, baina ez gatoz inongo hutsunerik betetzera. Ezta pentsatu ere! Ale bat gehiago gara.
Eta publiko aldetik, 12 urteko parentesiaren ostean, nabaritu al duzue alderik?
Gure publikoa betikoa da. Zoritxarrez, kontzertuetara jende gazte gutxi etortzen da; gureetara eta, orokorrean, beste edozeinetara. Soilik jaialdi handietara hurbiltzen dira, sona handiko taldeak ikustera. Bestela, kontzertu-kultura galtzen ari da.
Zergatik?
Kultura, gizartea, politika dena nahasten da. Lehen munduan bizi omen gara, denetarik omen daukagu tontakeriak! Jendeak nahiago du etxeko sofan geratu buruari eragin gabe, eta politikariek nahiago dute gizarte lokartu bat. Zerbait egin behar dugu mundua eta batez ere gazteria astintzeko, hau jasanezina da eta. Lan-baldintzak, adibidez, gero eta txarragoak dira.
Zentzu horretan, zer egiten duzue zuen esparrutik?
Ni, nire irakasle lanetik, saiatzen naiz ikasleen buruak astintzen. Eta, musikan, mezu zuzen eta gogorrekin jokatzen dugu. Adierazten dugu badagoela hor zer edo zer aldatzeko, lantzeko, hobetzeko.
Zer du eskaintzeko Ama Say berriak eta, zehazki, 'Ren Fan' diskoak?
Ideia pila bat genituen, ehun eta piko; batez ere Topok. Baina diskoa hiru hilabetetan prestatu genuen eta, egia esan, ez genion geure buruari galdetu zer egin genezakeen musika panorama aberasteko eta horrelako ezer. Gu Ama Say gara, gure sormen ildoa daukagu, eta gure musika egiten dugu sentitzen dugun moduan. Disko berrian izugarrizko kolaborazioak eduki ditugu. Besteak beste, Txap-ek (Lisabö) eta Maitek (Mursego) grabatu dute gurekin. Lagun arteko diskoa da, eta nabari da. Zuzenekoetan, gainera, gurekin ariko dira.
Oraingoan ere eutsi al diezue erreferentzia literarioei? Hori baita zuen bereizgarrietako bat.
Bai, testuak oso landuak dira eta atzean daude, besteak beste, Sarrionandia, Karlos Alonso guretzat oso garrantzitsua da abestien bidez mezuak zabaldu ahal izatea.
Hasiera-hasierako apustua izan zen baita ere, agian oraindik hain ohikoa ez zenean gainera, ingelesez eta euskaraz abestea. Zergatik?
Joko fonetiko berezia lortu nahi genuen, uste dugulako ahotsa ere musika instrumentua izan daitekeela. Modu naturalean irten zitzaigun. Argi genuen euskaraz kantatu nahi genuela, baina estribillo politak genituen ingelesez horrela hasi ginen nahasketak egiten, joko fonetikoak bilatzen eta horretan jarraitzen dugu.
Eta zergatik Bonberenea Ekintzak?
Bonberenean sekulako baloreak lantzen ari direlako, jende gaztea mugitzen eta antolatzen delako altruismo hutsez. Hunkigarria da. Guk Bonberenea sentitzen dugu eta uste dut Bonbereneak ere sentitzen duela Ama Say. Musika zabaltzeko modu berezi bat da, izugarrizko harremana dugu haiekin, zuzena Bonberenea oasi bat da.
Noiz arte izango dugu Ama Sayren musikarekin gozatzeko aukera?
Epe motzean, kontzertu bana dugu Bilboko Kafe Antzokian eta Tolosako Bonberenean. Lehenengoa otsailaren 10ean eta bigarrena 26an. Eta, noiz arte? Ikusiko dugu. Poliki-poliki neurtzen joango gara.