[Gomendioa] 'The Leftovers': azken urteetako telesail onenetarikoa

[Gomendioa] 'The Leftovers': azken urteetako telesail onenetarikoa Bat-batean munduko biztanleriaren %2 desagertu egin da. Inork ez daki non dauden, zer gertatu den. Hala, maite dituztenak galduta, gainontzeko %98ak egoerari aurre egin beharko dio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-the-leftovers-azken-urteetako-telesail-onenetarikoa/@@download/image/1_DLn6V06X_7ITYXdKLHgjKw.0.jpeg
2019/03/06

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Bat-batean munduko biztanleriaren %2 desagertu egin da. Inork ez daki non dauden, zer gertatu den. Hala, maite dituztenak galduta, gainontzeko %98ak egoerari aurre egin beharko dio.
[Gomendioa] 'The Leftovers': azken urteetako telesail onenetarikoa

Telesail hontara gerturatzeko intentziorik baduzue,  hori da argi izan behar duzuen gauza bakarra, berdin diola desagerturiko pertsonak horiek non dauden, garrantzitsuena bertan gelditu direnak direlako. Nola birmoldatuko dute bizitza, maite dituzten pertsonak ondoan izan gabe. Premisa horretatik tiraz, telesail hau bitxia bezain erakargarria dela esango nuke, misterioz eta suspensez beteta, atal bakoitzetik hainbat eztabaidagai eta irakurketa atera daitezkeena. Mina, bakardadea eta desorientazioa gutxitan landu dira telesail batean hain modu indartsuan.

Zer eskaintzen digu?

Ikusleak bi mutur ezberdinetan banatzeko gaitasuna duen istorio horietako bat. Zein muturretan kokatuko ote zarete? Telesaila, gorroto ala maitatu? Garrantzitsua, telesailean sinestea eta barruraino murgiltzea. Intentzioa, hasieratik gillotina eskuartean duzula ikustea bada, hobe ez gerturatzea. Bestalde, HBO-ren zigilu hori ikuste hutsarekin, gerturatzeko argudio nahiko indartsua dirudi, baina egin dituen ekoizpen mordoen artean,  gutxi batzuk dute honen anbizio, ausardia eta originaltasuna.

Interesgarria atal bakoitzetik atera daitezkeen eztabaidagai eta irakurketa. Hainbat uneetan Lost  telesaila datorkit burura, misterio ulertezin batez inguratua dagoelako guztia eta batez ere hark piztu zizkidan antzeko sentsazioak sentiarazi dizkidalako. Ez da kasualitatea beraz, sortzaileen artean, Damon Lindelof aurkitzea.


Liburu batean oinarritua

Istorioa Tom perrota-ren liburu batean oinarriturik dago. Lehen denboraldian, liburu horren eduki oso moldatu zuten arren bigarren denboraldiari beste ikuspuntu interesgarri eta bikain bat eskaintzen jakin izan dute eta hirugarrenean amaiera biribila eskaini. Gezurra dirudien arren, lehen denboraldiaren maila gaindituz eta telesaila sendotuz.

Aktoreak eta pertsonaiak

Telesail honek eskaintzen dizkigun, pertsonaia horien aurkezpena eta garapena bikaina da, zoragarria. Aipaturiko min, bakardade eta desorientazio guzti hori ezin hobeto itsatsirik ageri direlarik pertsonaia bakoitzean. Horietako batzuk, transformazio ikaragarri bat jasaten dutelarik. Aipagarria jakina, aktoreen lana.

Guztien gainetik nabarmentzekoa, Nora Durst (Carrie Coon) aktore erraldoia dela frogatuz. Pertsonaia suntsitu baten bitartez une ahaztezinak utziz.

1410247981449.cached
Kevin Garvey (Justin Theroux). Atalak pasa hala indarra hartuz doan pertsonaia eta hainbat misterioren giltza bihurtzen ari dena. 


Beste ezinbesteko pertsonaia , Christopher Eccleston aktore handiak antzeztua, Matt Jamison apaizarena. Biziko dituen hainbat uneetan,  Lost telesailaren Desmond datorkit burura. Ikaragarria eta latza,  emaztearekin bizi duen istorio hori.

the-leftovers-matt-jamison
Gainerako pertsonaiak

Meg Abbott (Liv Tyler)

article-2724357-20839BC700000578-284_634x439
Tom Garvey (Chris Zylka)

pzjxe1ubhaapxctqx8br
Laurie Garvey (Amy Brenneman)

laurie-garvey-v3-1024
Jill Garvey (Margaret Qualley)

jill-garvey-1024
Patti Levin (Ann Dowd)

10272609_ori
Mary Jamison (Janel Moloney)

mary-jamison-1024
Erika Murphy (Regina King)

erika-murphy-1024
John Murphy (Kevin Carroll)

The-Leftovers-3
Musika eta atmosfera

Aktoreen lan horretaz gain, bi euskarri nagusiei esker mantentzen da tinko istorioa. Alde batetik, Todd McMullen-en argazkia, bikaina, ikusgarria. Eta batez ere Max Richter konposatzaileak, soinu banda zoragarri bati esker, eskaintzen duen erakustaldi paregabea. Abesti zerrenda ezagunak ere ageri dira, ikusgai ditugun irudiekin tartekatuz sekuentzia brutalak sortuz.

Irudiaren indarra hitzen aurrean aldarrikatuz

Ikuslea pertsona inteligentetzat hartzen duen ekoizpena dela uste dut, irudiaren indarra elkarrizketa hutsen aurrean aldarrikatzen duena. Garrantzitsuena, trama nagusiaren esanahia ezkutu hori, pantailaren eta ikuslearen artean sortzen den elkarrizketa ikusezin moduko horretan geratzen delako. The Leftovers-ek, ez ditu ikuslearen galderak guztiak erantzuten, galderak sortu egiten ditu.

 Beraz, badakizu, istorio desberdinak eta batez ere ausartak gustuko badituzue, zalantzarik ez izan eta murgildu. Telesailak honek, nire barruan sortu duen sentsazioa,  Lost zoragarriarekin sentitu nuen oso antzekoa dela esango nuke. Zoragarria eta erakargarria, baina esplikaezina era berean.


______________________________________________

Sortzaileak: Damon Lindelof , Tom Perrotta
Aktoreak:  Justin Theroux, Amy Brenneman, Carrie Coon, Christopher Eccleston, Ann Dowd, Amanda Warren, Liv Tyler
Denboraldiak:  3 ( Lehen denboraldia Tom perrota-ren liburu batean oinarriturik dago. Lehen denboraldian, liburu horren eduki oso moldatu zutenez, bigarren denboraldiari beste ikuspuntu interesgarri eta bikain bat eskaini diote eta azken denboraldia maisuki amaitzen jakin izan dute)
Atal kopurua: 10 denboraldiko
Non ikusi: HBO plataforman