[Gomendioa] The Format - "Dog Problems"

[Gomendioa] The Format - "Dog Problems" Gertatzen al zaizu bat-batean urteak atzera izugarri kuttuna zenuen disko batez oroitzea eta orduan konpultsiboki entzuten jartzea egun osoan zehar? Horixe gertatu zait The Format taldearen disko honekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-the-format-dog-problems/@@download/image/The-Format-Press-Photo-2020-770x470.jpg
2020/06/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gertatzen al zaizu bat-batean urteak atzera izugarri kuttuna zenuen disko batez oroitzea eta orduan konpultsiboki entzuten jartzea egun osoan zehar? Horixe gertatu zait The Format taldearen disko honekin.
[Gomendioa] The Format - "Dog Problems"

Horrelakoetan noizean behin gertatzen da diskoak magia apur bat galtzen duela denboraren joanarekin. Zorionez, ez da disko honen kasua. Dog Problems goxoki bat da ahoan letra larriz idatzitako popa gustuko dutenentzat. Hasiera batean dirudiena baino soinu sofistikatuagoa du; bertan entzun daitezke tronboiak, tronpetak, biolinak eta bestelakoak, pop diskoetan aurkitu daitezkeen gitarra eta piano jostalariekin batera. Armoniak xarmagarriak dira, leloak nahi gabe ere abestekoak. Horien artean dago Time Bomb kantua, behin buruan sartuta txikle bat ilean baino gehiago kostatzen dena gainetik kentzen. 

Batzuetan aurkitzen diren detaileak gehiegizkoak suertatu badaitezke ere, orokorrean ugaritasun horrek ase beharrean gehiagorako gogoarekin uzten du entzulea. Izan ere, abesti arinak dira entzuteko, baina ez txepelak, zintzotasun artistikoa eta helburu komertzialen arteko oreka mantenduz. Nork esan du kontrajarriak diren bi ideia izan daitezkeenik? Entzun The Format eta ahoa itxi araziko dizute, hori bai, aurreiritziak hobe beste uneren baterako gordetzea, ez baitzaituzte disko hontaz behar bezala gozatzen utziko.