[Gomendioa] 'Room': konfinamendu garaiak

[Gomendioa] 'Room': konfinamendu garaiak Ezinbestekoa iruditzen zait filmari buruz ahalik eta gutxiena irakurtzea. Istorioaren gainean gehiegi kontatzeak berezkoa duen xarma zapuztu dezakeenez, saiatuko naiz soilik printza batzuk emanda ikus dezazun konbentzitzen. Konfinamendu garaietarako oso film aproposa (zoritxarrez). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-room-konfinamendu-garaiak/@@download/image/Screenshot_2020-04-06 room 2015 - Google Bilaketa.png
2020/04/06

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Ezinbestekoa iruditzen zait filmari buruz ahalik eta gutxiena irakurtzea. Istorioaren gainean gehiegi kontatzeak berezkoa duen xarma zapuztu dezakeenez, saiatuko naiz soilik printza batzuk emanda ikus dezazun konbentzitzen. Konfinamendu garaietarako oso film aproposa (zoritxarrez).
[Gomendioa] 'Room': konfinamendu garaiak

Room, Lenny Abrahamson zuzendari irlandarrak 2015. urtean zuzendu zuen lana da. Genero aldetik behintzat, bere aurreko filmen beste muturrean kokatzen dena. Frank eta Garaje filmetan, umore tanta batzuk aurki genitzakeelako, hemen aldiz tanta horiek malko bihurtzen dira, baita izerdi ere.


Argi eta garbi bi zatitan banatzen den istorioa. Are gehiago, bi film desberdin daudela esango nuke. Lehen ordua, latza, gogorra, maisutasunez errodaturikoa, klaustrofobia ariketa zinematografikoa. Berriro errepikatuko dut, tramari buruz ezertxo ere ez ezagutzen ez baduzu, azken urteetan ikusi duzun lehen zati harrigarrienetariko irudituko zaizu. Ume horren ikuspuntutik, guztia dago salbu gela horren barruan; babesa eta bakardadea ziurtatzen duten horma zeharkaezinak, "benetako gauzak" sortzen dituen telebista, salbazioa sor dezakeen maitasuna eta batez ere, imajinazioak berak jokatzen duen ezinbesteko eginkizuna.

Filmaren bigarren zatian aldiz, beste ikuspegi dramatikoago batek erakusten digu munduko errealitatea. Erritmo perfektu bati esker, emozio eta sentimenduak poro guztietatik arnasten ditugu. Eta batez ere, bi protagonista nagusien lanari esker, Brie Larson eta Jacob Tremblay, ikaragarria bien interpretazio lana, zoragarria.
Asko dago esateko film honi buruz, baina lerro hauen bitartez aspertu beharrean, eta tramari buruz gehiegi ez azaltzeko, ikustea da argudiorik sendoena. Emozioek gainezka egiten duten harribitxi berezia da.

Non ikusi? NetfLix-en