[Gomendioa] Negu Gorriak taldearen azken kontzertua oso-osorik ikusgai

[Gomendioa] Negu Gorriak taldearen azken kontzertua oso-osorik ikusgai Orain dela 19 urte, hain justu otsailaren 25ean eman zuen Negu Gorriak taldeak bere azken kontzertua Donostiako belodromoan. Kontzertu gogoangarri hura biltzen duen dokumentala aurkitu daiteke sarean doan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-negu-gorriak-taldearen-azken-kontzertua-oso-osorik-ikusgai/@@download/image/negu-gorriak.gif
2020/01/23
Orain dela 19 urte, hain justu otsailaren 25ean eman zuen Negu Gorriak taldeak bere azken kontzertua Donostiako belodromoan. Kontzertu gogoangarri hura biltzen duen dokumentala aurkitu daiteke sarean doan.
[Gomendioa] Negu Gorriak taldearen azken kontzertua oso-osorik ikusgai

Euskal eszenak eman duen talderik ezagunenetakoak 2001ean esan zuen agur Donostiako belodromoa betez. Iñigo eta Fermin Muguruza buru zuen taldea aspaldi zegoen geldirik jada, baina tribunalek arrazoia eman ziotenean itzultzea erabaki zuten. Taldeak Galindo jeneralarekin liskar judiziala zuten Ustelkeria abestian berau aipatu zutelako eta horregatik salaketa jarri zien. Azkenean, epaileak taldeari arrazoia eman zion.

 

Hori ospatzeko azken bi kontzertu antolatu zituzten, bata Baionan eta bestea, azken-azkena, Donostian. Hementxe ikusgai kontzertu historiko hura: