[Gomendioa] Zergatik ikusi behar duzu 'The OA' telesaila?

[Gomendioa] Zergatik ikusi behar duzu 'The OA' telesaila? 2016 urtea amaitzeko zorian zegoela, bat-batean “Netflix andereak” misterioz beteriko proiektu sailkaezin eta bitxi hau estreinatu zuen. “Ikusi beharko dut” pentsatu nuen. Zortzi atalak bi egunetan irentsi ostean, 'The OA' telesaila biziki gomendatzera nator. Gaur gainera 2.denboraldia estreinatzen da, beraz aitzakia bikoitza duzu aukera bat emateko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-gaur-the-oa-telesailaren-2-denboraldia/@@download/image/the-oa-01-1170x720.jpg
2019/03/22

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

2016 urtea amaitzeko zorian zegoela, bat-batean “Netflix andereak” misterioz beteriko proiektu sailkaezin eta bitxi hau estreinatu zuen. “Ikusi beharko dut” pentsatu nuen. Zortzi atalak bi egunetan irentsi ostean, 'The OA' telesaila biziki gomendatzera nator. Gaur gainera 2.denboraldia estreinatzen da, beraz aitzakia bikoitza duzu aukera bat emateko!
[Gomendioa] Zergatik ikusi behar duzu 'The OA' telesaila?

Zergatik ikusi?

Zal Batmanglij-k sorturikoa -Sound of My Voice eta The East filmen zuzendaria, biak gomendagarriak- eta Brit Marling aktore bikaina protagonista duen lana. Lehen minutuetan, auto baten barrutik eta ume baten eskuetatik,  mugikor baten bitartez grabaturiko bideo kaxkar baten irudiak ikus ditzakegu. Autoa zubi bat zeharkatzen ari den unean, ertzean, neska gazte bat bere buruaz beste egiteko intentzioz zubitik behera jaurtitzen da. Irudia moztu eta neska ospitalean ikus dezakegu. Neska hori Prairie Johnson da, zazpi urte desagerturik zeramatzan neska, berriro agertu da. Baina ez hori bakarrik, lehen itsua zen, orain ez.

Ez dut sinopsiari buruz gehiago kontatuko, proiektu honen xarma handiena, kontatzen duen guzti horrekin esperientzia bat bizitzea baita, eta hori zoragarri burutu dute, bikain. Hasieran esan bezala, esperientzia sailkaezina delako telesail hau, hipnotikoa, bitxia. OA-ri buruz zenbat eta gutxiago jakin, hobe. Azken zirrikituraino zaindua dagoen istorio honetan murgiltzeko onena, gozatzeko eta batez ere aurreiritzirik ez izateko, ezaguerarik gabe sartzea delako. Telesail honek, ikuslea, begirale huts izatetik haratago, sinestun bilakatzen duelako. Ala jakina, sinesgabea.

Ikusleari pazientzia apur bat eskatzen dion ekoizpena dela ere esan beha dizut. Prairi-ren istorioa pixkanaka erakusten digutelako, eta denboraldi erdirarte ez delako argi geratzen zein den bere helburua. Ikusleak bi mutur ezberdinetan banatzeko gaitasuna duen istorio horietako bat eskaintzen digute azken finean. Zein muturretan kokatuko ote zarete? gorroto ala maitatu? Hori bai, garrantzitsua esan bezala, sinestea eta barruraino murgiltzea. Intentzioa, hasieratik gillotina eskuartean dugula ikustea bada, hobe ez gerturatzea.

Azken urteetan, pantaila txikian topatu dudan esperientzia desberdin eta harrigarriena iruditu zait. Ikuspuntu narratiboa eta istorioa zatikatzeko erabilitako modua bikaina iruditu zaidalako. Prairie narratzaile dela, matrioska errusiar baten moduan banandua, bere egitura argumentalaren barruko istorioaren barruan , beste istorio bat ageri delako.
Eta horren barruan beste txikiago bat.
Eta muinean zeharo maitemindu nauen kontakizuna.

 

Herrialdea: AEB
Sortzailea: Brit Marling, Zal Batmanglij
Non Ikusi? Netflix plataforman
Aktoreak: 
Brit Marling, Ian Alexander, Will Brill, Emory Cohen, Patrick Gibson, Brendan Meyer, Brandon Perea, Scott Wilson, Robert Eli, Marcus Choi, Chloe Levine, Paz Vega
Denboraldiak: 2
Atal kopurua: 8 denboraldi bakoitzeko