[GOMENDIOA] DENAK EZ DU BALIO

[GOMENDIOA] DENAK EZ DU BALIO Netflix plataforman saltsan nenbilela “Liberated: The New Sexual Revolution” izeneko dokumental baten trailerrarekin aurkitu naiz. Segundu gutxi horiek bakarrik ikusita badirudi irudi bero ugari agertzeko aitzakia besterik ez dela Benjamin Nolot-en lana. Dokumentala hasi eta minutu gutxitara ohartuko zara ordea, emakumearen aurkako biolentzia ulertzeko gako asko ematen dituela; adibidez, Iruñan gertatukoa “La manada” kasua gertatzearen zergatiak ondoriozta daitezke bertatik. Hain zuzen, halaxe dio bertan azaltzen den mutiletako batek, talde moduan jokatzen dutela berak eta bere lagunek, neska ezberdinak lortzeko, garaikurrak bailiran. Beste mutil batek azpimarratzen du harreman sexualetan kalitateak baino gehiago axola duela kantitateak, zenbat eta garaikur gehiago orduan eta errespetatuagoa baitzara mutil kuadrillaren barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-denak-ez-du-balio/@@download/image/liberated-the-new-sexual-revolution.jpeg
2019/02/28

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Netflix plataforman saltsan nenbilela “Liberated: The New Sexual Revolution” izeneko dokumental baten trailerrarekin aurkitu naiz. Segundu gutxi horiek bakarrik ikusita badirudi irudi bero ugari agertzeko aitzakia besterik ez dela Benjamin Nolot-en lana. Dokumentala hasi eta minutu gutxitara ohartuko zara ordea, emakumearen aurkako biolentzia ulertzeko gako asko ematen dituela; adibidez, Iruñan gertatukoa “La manada” kasua gertatzearen zergatiak ondoriozta daitezke bertatik. Hain zuzen, halaxe dio bertan azaltzen den mutiletako batek, talde moduan jokatzen dutela berak eta bere lagunek, neska ezberdinak lortzeko, garaikurrak bailiran. Beste mutil batek azpimarratzen du harreman sexualetan kalitateak baino gehiago axola duela kantitateak, zenbat eta garaikur gehiago orduan eta errespetatuagoa baitzara mutil kuadrillaren barruan.
[GOMENDIOA] DENAK EZ DU BALIO

Liberated: The New Sexual Revolution dokumentala Estatu Batuetan spring break deitzen dioten opor garaian gertatzen da. Unibertsitarioen aste santu modukoa da eta askok erabakitzen dute eguzkiak gogor ematen duen itsasertzetara hurbiltzea. Kasu honetan Miamiko hondartza bat azaltzen da. Aurkezpen moduan neska-mutilek kamerari esaten diote zer ikasten dabiltzan: medikuntza, erizaintza, ingeniaritza... etorkizuneko liderrak izan daitezkeenak finean. Haatik, ez dira bertara hurbildu beren jakintzak elkarbanatzera, hitz bat errepikatzen dute beste guztien gainetik: Sexua.

Sexu neurrigabea. Konpromisorik gabeko sexua bizitza filosofia bezala. Hondartzako arean milaka eta milaka gazte azaltzen dira bainujantzietan. Han eta hemen, orain dela bost minutu ezagututako bikoteak musu lizunetan urtzen dira, euren inguruan denak dantzan dabiltzan bitartean. Ondoren, ezezagun horiek banandu, beren bidea jarraitu, jende andanaren barruan murgildu eta elkar galtzen dira betiko. Irudiak ez dira esplizituak baina ez dago horren beharrik, gazteen testigantzek ez dute dudarako lekurik uzten: “Jada ez da maitasuna egin kontzeptua existitzen” dio mutil gazte batek ehun kiloko pisua gainetik kendu izan baliote bezala. Neska gazte batek ere hala berresten du: “Maitasuna filmek asmatu duten fikzioa da.”

Neska batek kamerari azaltzen dio gainezka dauden hondartzetan zein den protokoloa: “Hondartzan mozkortzen gara, elkar ezagutu, hotelera goaz, sexua eduki, elkar agurtu eta gure bizitzekin jarraitzen dugu ezer gertatu ez balitz bezala.” Mutil kuadrillei galdetzen zaie neska baten konkistak zenbat irauten duen: “15-20 minutu asko jota, neskari esaten zaio entzun nahi duen guztia, zein ederra dagoen, zein atsegina den... eta horrekin nahikoa da.”

Benjamin Nolot-ek zuzendutako dokumentalean gazteen irudi eta hitzak diziplina ezberdinetako pertsonen testigantzekin tartekatzen dira. Hauek horrelako praktika sexualek dakartzaten arriskuak ezagutarazten dituzte, egungo gazteek maskulinitatea eta feminitatea nola ulertzen duten agertuz eta horrekin egungo bortxaketen gizartea ulertzeko pistak emanez. Beldurgarria da dokumentalean azaltzen den guztia eta horregatik da hain gomendagarria, hausnarketarako bidea irekitzeko lehendabizi begiak ireki behar baitira.