Gomazko ahatetxoen polemika

Gomazko ahatetxoen polemika Lagunduck proiektuak gomazko ahateak jaurtitzen ditu ibaira ekintza solidarioan, ondoren jasotzeko. Dena den, aurten protesta ugari jaso dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomazko-ahatetxoen-polemika/@@download/image/20160604_181638-1024x576.jpg
2019/05/31
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lagunduck proiektuak gomazko ahateak jaurtitzen ditu ibaira ekintza solidarioan, ondoren jasotzeko. Dena den, aurten protesta ugari jaso dituzte.
Gomazko ahatetxoen polemika

Lagunduck Accion Marianistak antolatzen duen lasterketa solidarioa da. Urtero, larunbat bat aukeratu eta milaka gomazko ahatetxo jaurtitzen dituzte Urumeara, ibaia lasterketa-pistarik zirraragarriena bilakatuz. Mundaiz zubitik Maria Cristinako zubira arte, ahatetxoak norgehiagoka bizian hasten dira, nor lehen iritsiko.

Baina ez da ahateen lasterketa soila. Dortsal bakoitza eskura daukazu zuk adoptatu ahal izateko. Irabazle suertatzen bazara, sari ederrak izango dituzu. Ahatea adoptatuz gero (3 €-ren truke), kanpaina solidario bati emango diozu babesa.

Hain zuzen, larunbat honetan, ekainak 1, egingo dute ahate jaurtiketa ibaira. Baina, aurten polemika piztu da; arrazoia? gomazko milaka ahate ibaira botatzeak ekologian izan dezakeen inpaktua. Izan ere, eta antolatzaileen esanetan ahate guztiak jaso eta berrerabiltzen dituztela adierazi arren, ibaira milaka ahatetxo kutsakor jaurtitzeak ez du harrera ona izan. Hala, sare sozialetan ekintzaren aurkako mezu ugari irakurri daitezke; besteak beste, laranjak edota limoiak bezalako elementu organikoengatik ordezkatzeko proposamena luzatu diete. 

Bere aldetik, antolatzaileek hausnarketa eta kritika onartu dute mezu honen bitartez:

"Naturaren inguruan egindakoarekin ados egonda, eta gutxieneko argipen bat zor dugula esanda:

1.- Botatako Ahate guztiak berreskuratzen ditugu. Honetarako hain zuzen, eta udalaren laguntzarekin hesi berezi bat erosi dugu.

2.- Bai, ahateak plastikokoak dira. Behin uretatik DENAK ateratzean, DENAK garbitzen ditugu, inolako kaltea izan ez dezaten, izan ere plastikoaren degradazioak behin eta berriz uretan sartzearen ondorioz, du kutsatzearen arrazoietako bat.

Hala ere, kontuan hartzen dugu, eta gure hornitzaileei erabilitako materiali buruz galdetuko diogu hau argitzeko, eta ziur egon gure aldetik eskura dagoen guztia egingo dugula zerbait gaizki egon ezkero zuzentzeko.

Azkenik, kontuan hartzeko ere, gure helburutako bat, gazteei ibaiaren erabilera egokia eta garbi egotearen garrantzia erakustea da. Ondo erabili eta egindako guztia garbitu bai, baino garbiago utzi baldin badaiteke hobe!"