Goiztiri AEK Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko kontzertua ostiralean

Ostiral honetan martxoak 23, Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza eta Ander Mujika Beasaingo Igartza jauregian arituko dira, iluntzeko 22:30etan hasita. Goiztiri AEK Euskategiaren 25. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia izango da, herritarrekin ospatu eta gozatzeko prestatutako ekitaldiekin jarraituz.
Napoka Iria Miren Narbaiza eibartarrak eta Ander Mujika elgoibartarrak 2005ean sorturiko taldea da. Zazpi urteko ibilbide luzea hainbat kantu eta maketa grabatuz hasi zuten, eta iragan udaberrian lehen lana kaleratu zuten: Lehertu edifizioak. Bertako kantuez gain, aurretik sortutakoak eta hainbat bertsio ere eskainiko dituzte Beasainen emango duten kontzertuan.
GAZTEZULO, hain zuzen, iragan udaberrian izan zen haiekin, disko berriari buruz eta kontzertuen birari buruz solasean. Areto txikietan, kutsu pertsonaleko kontzertuak eskaini dituzte, bai Euskal Herrian, eta baita atzerrian ere; esaterako, Japonian izan ziren. Hemen duzue irakurgai elkarrizketa osoa.