Goiz oso hotzetan ohetik ateratzeko 10 segundoen araua

Goiz oso hotzetan ohetik ateratzeko 10 segundoen araua Izara artean debora luzez nagikerian egoteak egun osoan bizitza gorrotatzera eraman zaitzake. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goiz-oso-hotzetan-ohetik-ateratzeko-10-segundoen-araua/@@download/image/field-sleep-lazy-indoors-morning-napping.jpg
2022/11/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Izara artean debora luzez nagikerian egoteak egun osoan bizitza gorrotatzera eraman zaitzake.
Goiz oso hotzetan ohetik ateratzeko 10 segundoen araua

Biharko azterketarako ez zarelako apenas prestatu, afalostean ikasten jartzen zara. Berandu oheratzen zara eta hurrengo goiza segituan iristen da. Ohearen epeltasunean zaudenean alarmak jotzen du. Negu betean gaude eta kosta egiten zaizu ohetik ateratzea. Momentu batean aterako beharko duzu ordea. Berri on bat dut zuretzat, egoera horietan 10 segundoen araua erabili dezakezu. 

Martin Seely, loari buruzko adituak, diseinatutako araua da, begiak ireki bezain laster ohetik altxa gaitezen. Araua oso sinplea da, egin behar duzun bakarra, alarmak jo eta 10 segundo baino lehen ohetik altxatzea da, zerbait epelarekin estali eta gelatik ateratzea, berriz ere ohean sartzeko tentaziorik ez edukitzeko. Nagikerian zenbat eta gehiago erori, zailagoa suertatuko zaizu. 

Seeley-ren hitzetan "hotza egiten duen egunetan esnatzen zarenean, egin dezakezun okerrena kanpoan egiten duen hotzaz pentsatzea da, zure buruari esanez hemen zeinen epel zauden". Izan ere, ohetik ateratzea sekulako odisea bilakatzen dute pentsamendu hauek. Bestetik, honek okerrago sentiarazi zaitzake eta motibaziorik gabe utzi egun osoan zehar. Atera beharra baituzu lehenago ala beranduago, eta atzerapenak bizitzarekiko gorroto sentimendua sortzen du. 

Hori bai, 10 segundoen araua betetzeko zerbait epela eduki behar duzu prest ohe alboan. Txabusina lodi bat, adibidez. Zer zuk erabaki. Baina ezinbestekoa da zerbait edukitzea. Goizean esnatzean hotza otzantzeko zerbait ez baduzu aurkitzen, araua betetzea zailagoa izango da. 

Hala eta guztiz ere, zeregin ezinezkoa iruditzen bazaizu, Seely-k zuzenean dutxara joatea gomendatzen, ur epel azpira. ·Dutxa bero batek gure gorputz tenperatura berreskukatzen laguntzen digu·. Gainera, dutxara sartu aurretik berogailua piztu genezake etxe osotik hotza usatzeko, honela, dutxatik ateratzean epel egongo da gela, eta eguna apur bat politagoa izango da.