Goitibeheren Euskal Ligak aurrera darrai

Hurrengo proba Elizondon jokatuko da uztailaren 23an. Tramankulu hauen zaleentzat irekita dago izena emateko epea.
Ekainean Bergara, Etxebarri, Aulesti, Mundaka eta Rekalden proba bana jokatu ondoren Zumarragari tokatu zitzaion joan den astean. Uztailaren 1ean Santaisabaletako ospakizunen baitan Antiguako X. jaitsiera egin zen Ligarako puntuagarria baita. Antolatzaileek adierazi zutenez orduko 60 kilometrokoa izan zen parte hartzaileen bataz besteko abiadura, hainbat puntutan orduko 80 kilometroraino iritsi ziren parte hartzaile gehienak, eta egon zen orduko 115 kilometroko abiaduran hegan egin zuenik ere.
Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioak (EHIKF) antolatzen du Liga hau. Zuk Pentseu, Mentxeta Racing, Pal Matrix, Metazuri 30 partaide ari dira lehian neumatikodunen mailan. Taldekako errodamentuzkoetan hiru: La Mella II, Erroi Racing eta Gueñes. Eta partaide arinen mailan (patinak, Longboard-a eta abar) beste zazpi.
Hurrengo proba uztailaren 23an jokatuko da, Elizondon. Eta Zallan, Gernikan eta Lezamako jaitsierak etorriko dira gero. Elizondon Bagordin burutuko da proba Santio jaien egitarauen baitan arratsaldeko lauetan. 14:30ak arte izena emateko aukera egongo da helmugan bertan eta Federazioarekin harremanetan jarrita ere egin daiteke aurretik. 669669498 telefonoa eta goitibeherak@euskalerria.org helbidea jarri dituzte horretarako.
Lagunekin horrelako tramankulu bat eraiki eta goitik behera ziztu batean ibiltzea gustuko baduzu aukera polita daukazu. Baina badakizu, kaskoa buruan ibili munduan!. Asegurua, berriz, Federaziokoek egingo dizute han bertan.