Goierriko Jazzaldiaren kontzertuak izango dira egunotan

Goierriko Jazzaldiaren kontzertuak izango dira egunotan Gaur, Trizak hirukotea arituko da Ordiziako udaletxearen arkupeetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goierriko-jazzaldiaren-kontzertuak-izango-dira-egunotan/@@download/image/trizak-2.jpg
2023/07/06
Gaur, Trizak hirukotea arituko da Ordiziako udaletxearen arkupeetan.
Goierriko Jazzaldiaren kontzertuak izango dira egunotan

Goierriko Jazzaldiaren hamargarren edizioa martxan da, eta hainbat kontzertu izango dira Ordizian eta Araman larunbatera bitarte. Atzo eman zioten hasiera musika jaialdiari, Fredi Pelaez musikariaren Jazzaren istorio bat kontzertu-hitzaldiarekin. 

Gaur, 22:00etan, Ordiziako udaletxeko arkupeetan, izango da hurrengo hitzordua. Nevermind Quartet aritu behar bazen ere, egutegi arazo batzuk tarteko, ezingo du Goierriko Jazzaldian parte hartu. Trizak hirukoteak hartuko du haren tokia.  Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarrak osatzen dute taldea.

Bihar, ostirala, hainbat talde arituko dira Ordiziako plaza nagusian:, 18:30etik aurrera: Ordiziako Musika Eskola, Arima Soul, Burrunbazale Txaranga, eta The Machetazo.

Larunbatean emango diote amaiera, Araman. Eguerdi aldera, 13:00etan, Jac Electric izango da plazan. Arratsaldean, 19:00etan,  Aramako parkean,  David Pastor Quartet arituko da, eta jarraian, Jessica Pina taldea. Amaieran, DJ Jon Ritter izango da.