'Gogoeten kabian', Gerra Zibilaren memoria berreskuratua

'Gogoeten kabian', Gerra Zibilaren memoria berreskuratua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gogoeten-kabian-gerra-zibilaren-memoria-berreskuratua/@@download/image/201112211840gogoetenkabian.jpg
2012/12/13
berria
Abenduaren 12an aurkeztu zuen Antsoaingo antzokian, Clemente Bernad argazkilari eta dokumentalgile nafarrak Gerra Zibilaren garaiko errepresioaren eta hilketen inguruko lekukotasunak biltzen dituen lana.


Gogoeten kabian-Donde habita el recuerdo liburu eta dokumentalaren bitartez, Gerra Zibilean izandako errepresio eta hilketen lekukotasunak ezagutu daitezke, lana osatzen duten Desvelados liburuan eta Morir de sueños dokumentalean.
1936ko uztailaren 18ko Estatu Kolpearen ondorengo milaka hilketak azaleratzen ditu Clemente Bernad nafartarraren lan berriak, errepresioaren biktima izandako milaka hildakoen arrastoak berreskuratzeko abian jarri diren urratsen bitartez.
Sufrimendua, izugarrikeria, isiltasuna, beldurra, gorrotoa eta heriotza dira lanaren oinarri, baina, batez ere, garaikoa ez ahaztu eta memoria berreskuratzearen alde borrokatu dutenen maitasun istorioa ere azaleratzen du argazkilari nafartarraren lanak.