Gogo biziz, Agurainera

Lautada ikastolaren alde eginen dute Araba Euskaraz, igandean. Ikasturte honetan sorturiko ikastola da.
Ibilbideak lau gune izango ditu. Musikari dagokionez, Betagarri, Los Beltzas, Laia, 121 Krex eta Sexty Sexers eta Malatu ariko dira, besteak beste. Txirri, Mirri eta Txiribiton junior ere Agurainen izango dira. Arabako Herrien Arteko Txapelketaren finala eta Arabako Herri Kirol Txapelketa ere egingo dituzte, ikastolen aldeko festa baliatuta.
Aurreko urteetan, Oionen, Bastidan, Argantzonen eta Armentian egin dute Araba Euskaraz.
Euskaraz gogo biziz da jaialdiaren leloa.